UPV/EHUko ikasleek hezkuntza helburuak dituzten hamabi aplikazio sortu dituzte elkarrekin

Pasa den abenduaren 11an, Hezkuntzarako I. App Azoka ospatu zen UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako gradu eta graduondoko ikasleek, sakelako telefonoetan erabiltzeko diseinatu eta sortu dituzten hamabi aplikazioak erakutsi ziren. Antolatzaileen esanetan, azoka UPV/EHUko ikastetxe biek elkarlanean burutu duten lankidetza-proiektuaren ekitaldi gorena da.

Ekimen berritzaile hau Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterreko ‘Tecnologías Telemáticas Avanzadas’ eta Lehen Hezkuntzako Graduko ‘Lenguas e Innovación en la escuela’ irakasgaietan burutu da, eta bere helburua hezkuntzarako app-ak sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute lan irakaskuntza zein ingeniaritzako ikasleek. Irakaskuntzako ikasleek, hezkuntzarekin lotutako arlo ezberdinetarako app-ak diseinatu dituzte, batez ere hizkun–tzen ikasketara zuzenduta daudenak. Eta ingeniaritzakoek berriz, app bakoitza eraiki edo programatu dute, aurretik erabakitako diseinu horietan oinarrituta. Prozesu osoan zehar, ikastetxe bietako ikasleak elkarren artean kontaktuan egon dira.

Proiektu honen ondorioz, tresna interesgarriak sortu dituzte. Besteak beste, SiConSignos, pertsona gorrekin komunikatu ahal izateko aplikazioa; ABU APP, adineko jendeari euskara hurbiltzeko app-a; GuztiokEuskarApp, euskaldunak ez diren gurasoek seme-alabekin egunerokotasunean euskaraz aritzeko erraztasunak eskaintzen dituen tresna; edota TravelAthlete, goi-mailako kirolariei zuzenduta.

Lan guztiak, ikasleek beraiek egindako poster eta tutorialen bidez aurkeztuko ziren Hezkuntzarako I. app Azokan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE