Zazpi milioi haur inguru salerosketaren biktima dira

‘Ayuda en Acción’ GKE-ak ‘sácalos del mercado’ izeneko kanpaina jarri du abian

Ayuda en Acción GKEak salatu duenez, mundu osoan 21 milioi pertsona salerosketaren biktima dira. Horietatik, heren bat inguru adingabeak izango lirateke eta adingabeen artean gehienak neskak dira. Egoera horiek ekiditeko aipatu GKEak #sácalosdelmercado izeneko kanpaina diseinatu du. Kanpaina horren xedea arazo horren inguruan sentsibilizatzea eta haurrek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak ekiditzeko funtsak lortzea da.

Pertsonen salerosketa mundu osoan ematen den giza eskubideen urraketa da eta, adituen ustetan, urtero, 30 000 milioi euro baino gehiago mugitzen den negozioa da. Salerosketa gehienek helburu sexualak izaten dituzte baina hainbat kasutan esklabotza edota organoen trafikorako ere erabiltzen da. Mundu osoan ematen den arazoa bada ere, bereziki oso gune pobreetan ematen da. Pobrezia eta aukera falta dira arazo honen aldagai nagusienak. Gatazka armatuak ematen diren zonaldeetan arazo hau biderkatu egiten da.

Ayuda en Acción-ek Nepalen kasua aipatzen du arazo honen garrantzia irudikatzeko. GKEak salatzen duenez, urtero 12 000 eta 15 000 emakume eta neska inguru salerosketaren biktima dira Nepalen. Herrialde horretan biztanleriaren % 25a baino gehiago pobrezian bizi da eta % 80a landa-guneetan bizi da. Pasa den urtean izandako lurrikarak bertako biztanleen bizi-baldintzak okertu ditu eta, ondorioz, hainbat pertsona egoera larrian aurkitzen dira. Sarritan, ingurune horietako neskatxak salduak izaten dira Indiako putetxeetan lan egiteko.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE