Lanbide Heziketa berriaren inguruko hausnarketa HETELen eskutik

LH Duala, ETHAZI, ekintzailetza, berrikuntza aplikatua eta enpresekiko harreman berriak aztertu dira Gasteizen izandako jardunaldian

Pasa den irailaren 2an, Gasteizko Europa Jauregian, eta HETELek antolatuta, Euskal Lanbide Heziketaren esparruan ematen diren aldaketen inguruko hausnarketa egiteko topaketa antolatu zen. Guztira, HETEL osatzen duten 20 ikastetxeetako 600 irakasle inguru bildu ziren bertan eta, besteak beste, Lanbide Heziketa Duala, ETHAZI errendimendu handiko zikloetako metodologia, ekintzailetza, internazionalizazioa edota enpresentzako zerbitzuen inguruan aritu ziren.

Egun bizi den egoeratik abiatuta, etorkizunean izan daitekeen ikastetxe-eredu berria aztertzea izan da topaketa horren xede nagusienetako bat. Izan ere, oso aldakorra den testuinguru batean, ikastetxeek hainbat beharrei erantzuteko beharra izango dute. Behar horien artean, adibidez, honako hauek aurkituko lirateke: lanpostuetan beharrezkoak izango diren gaitasun tekniko zein zeharkakoak irakastea; lankidetzako metodologia aktibo berriak; ekintzailetza edota lan-bitartekaritza.

Ikastetxeek enpresekin dituzten harremanen inguruan ere gogoeta egin zen. Etorkizunera begira, LHko ikastetxeak prestakuntza eta pertsona hornitzaileak izatetik zerbitzu teknologikoen hornitzaileak eta baterako proiektuetako laguntzaileak izatera pasatuko dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE