Bilbo fantasiazko zinearen hiriburu maiatzaren hasieran FANT zinemaldiaren eskutik

0
937

Pierce Brosnan aktore ezagunaren seme Sean Brosnanek jasoko du gero eta aintzatespen handiagoa duen Fantrobia saria

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) zinemaldiaren XXIII. edizioa datorren maiatzaren 5 eta 12 bitartean izango da. Eduardo Casanova antzezle eta zuzendariaren lehenengo film luzea den “Pieles” lana izango da edizio berriari hasiera emango diona.

Aurtengo edizioaren izarrik handiena Pierce Brosnan aktore ezagunaren seme Sean Brosnan izango da. Brosnan gazteak fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen Fantrobia Saria jasoko du. Zinegile estatubatuarrak bere lehen film luzea aurkeztuko du FANTen. Brosnanen filmak “My Father Die” (2016) izenburua du eta Estatu Batuetan oso kritika onak jaso ditu.

Epaimahaiari dagokionez, hiru izango dira aurtengo edizioko epaileak: Melina Matthews antzezlea, Elio Quiroga idazlea eta Miguel Ángel Vivas zuzendari eta gidoilaria.

Aurreko edizioetan bezala, zinemaldia antolatu duen Bilboko Udalak, tokiko beste eragile batzuekin lankidetzan, zenbait jarduera osagarri programatu ditu, fantasiazko giroa aretotik kanpora eramateko eta zaleen topaketa bultzatzeko. Horrela, maiatzaren 6an, programazio paraleloak, oraindik postprodukzioan dagoen “Errementari” filmaren aurkezpena jasoko du. Euskal Herrian oinarritutako kontakizun fantastikoa eta deabrukeriazkoa, Paul Urkijo euskal zinegilearen lehenengo film luzea. Gainera, sekzio ofizialean lehenengo aldiz bi zinegile bilbotarren lanak izango dira: Haritz Zubillagaren “El ataud de cristal” eta Roberto San Sebastiánen “La noche del virgen”.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.