Zumaiako Zumaiena Ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako ikasleek irabazi dute Etikasi programa hezitzailearen lehenengo edizioa. Aipatu programa urte honen hasieran aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Giza eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak, Gazteria Zuzendaritzak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta xede nagusia da etikaz eta giza eskubideez ikastea gerrarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gertakari traumatikoek oraintsuko historian markatutako hiri eta enklabe europarretara egindako bidaien bitartez.
Zumaienako ikasleek lehen saria irabazi dute “Zutani” izeneko bideoari esker. Lanaren laburpenean azaltzen denez, “zu eta ni elkarrekin egingo dugun bidaia da. Zure bideak eta nireak gure bidaia osatuko dute. Zure eskubideak nire konpromisoa bilakatuko dira. Gure behar etikoak”. Lehenengo saria lortu dutenez, Zumaiena Ikastetxeko ikasleek trebakuntza berezia jasoko dute eta udaren hasieran Auschwitzeko konzentrazio esparrua bisitatuko dute.
Etikasi programa
Etikasi programa Eusko Jaurlaritzaren eta EGKren ekimena da eta “Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Hezkuntza Programa Osagarria 2017-2020” dokumentuan kokatzen da. Urtarrilaren amaieran egin zen aurkezpen ekitaldian Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia den Jonan Fernandezek azaldu zuenez, programaren xedea da , gazteek “etikaz eta giza eskubideez ikastea”, besteak beste “kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiriak edo indarkeria gordina jasandako zonaldeak, Balkanak edo Ipar Irlanda adibidez”. Fernandezek azpimarratu zuenez, giza eskubideetan hezkuntzaren ikuspegitik “zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra” du.
Aurtengo edizioa esperientzia pilotutzat jo dute antolatzaileek. Lehen fasea amaitu ostean, esperientzia pilotuaren ebaluazioak “Etikasi Programaren urteko eskaintzaren oinarria ezarriko du; betiere bidaiaren aurretiko eta osteko programa hezitzaile batean parte hartu beharko da” azaldu zuen EGKko presidente Maialen Olabek. Bidaiak zein aurretiko eta osteko programa hezitzaileek giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua, betiere enpatiatik. Jarduketa-programa hori giza duintasunaren eta giza eskubideen esperientzia hezitzailea bultzatzeko sustatu da, lehen pertsonan ulertu eta bizitzetik abiatuta, Olabek aurkezpenean azaldu zuen bezala. izanda.