Euskal gazteen % 8,3k antsietate edo depresio arazoren bat du

Antsietate edo depresioa arazoak ohikoagoak dira emakumeen artean gizonen artean baino

0
737

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestaren arabera, pasa den urtean, Euskadin bizi ziren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen
% 8,3k antsietate edo depresio arazoren bat izan zuen. Aurreko urteetako datuekin alderatuta, horrelako arazoak pairatzen dituzten gazteen kopurua jaitsi dela azpimarratu behar da. Gainera, arazo horiek dituzten gazteen ehunekoa Euskadiko biztanleria osoari dagokiona (% 13,1) baino txikiagoa da.

Aipatu iturriaren datuak aintzat hartuta, antsietate eta/edo depresio arazoak ohikoagoak dira emakume gazteen artean (% 11,4) mutil gazteen artean baino (% 5,1). 

Antsietate edo depresio arazoen muturreko ondorioa suizidioa izan daiteke. Gazteen Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, 2017. urtean 11 izan ziren Euskadin bere buruaz beste egin zuten gazteak. Kasu horretan, gazte horiek guztiak gizonezkoak ziren. Izan ere, antsietate eta depresio arazoak emakumeen artean prebalentzia duten arren, suizidiorako joeran gizonezkoak nagusi dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.