2018. urte bukaeran Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen laurden batek (% 25,6k) adierazi zuen aurreko hiru hilabeteetan kontsultatu zituela Interneten euskaraz zeuden webguneak edo informazioa (% 5,2k esan zuen kontsultatutakoa erabat euskaraz edo gehienbat euskaraz zegoela eta beste % 20,4k bai euskaraz bai gaztelaniaz zegoela).
Gainerako gazteek gaztelaniaz zeuden webguneak edo erabat gaztelaniaz edo gehienbat gaztelaniaz zeuden dokumentuak kontsultatu zituzten (% 63,6) edo ez zuten kontsultarik egin edo beste hizkuntzatan zegoen informazioa kontsultatu zuten (% 10,8).
Webguneak edo dokumentazioa euskaraz irakurri zuten gazteen ehunekoa (% 25,6) Euskadiko 15 urtetik gorako biztanleria osoari dagokiona baino askoz handiagoa da (% 11,9).
Euskaraz dauden webak edo informazioa gehien kontsultatu dituztenak gazteenak dira (15-19 urte bitartekoak) eta ehunekoak beherantz doaz adinean gora egin ahala, grafikoan ikus daitekeen moduan. Lurralde historikoaren araberako azterketan ikus daiteke Gipuzkoako gazteek bizkaitarrek edo arabarrek baino gehiago kontsultatzen dutela Interneten euskaraz dagoen informazioa.