Konfinamenduaren ondorioz, etxebizitzaren ezaugarriek balio berria hartu dute. Eta inkesten arabera, pandemia aurretik euskal gazteak nahiko gustura zeuden beren etxebizitzarekin eta ingurunearekin.
Eustaten 2019ko Ongizate Pertsonalaren Inkestaren arabera, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen erdiak (% 49,6) gogobetetze-maila handia dute beren etxebizitzarekin eta ingurunearekin. Ia ehuneko berak adierazten du gogobetetasun-maila ertaina (% 49,1), eta ia % 1,3k baino ez du adierazten gogobetetze-maila txikia duela etxebizitzarekin eta haren ingurunearekin lotuta.
0tik 10era bitarteko eskala batean, 25 urtetik beherako gazteek, batez beste, 7,42ko nota ematen diote bere etxebizitza eta inguruneari; beste adin-talde batzuetan baino handixeagoa.
Bestalde, 2014. eta 2019. urteen artean jaso diren datuen eboluzioak azaltzen duenez, etxebizitzarekin eta haren ingurunearekin lotuta gogobetetze-maila handia duten 25 urtetik beherako gazteen ehunekoa arinki hazi da (% 45,8tik % 49,6ra), eta horri esker, gogobetetze-mailaren batez bestekoa ere arinki hazi da (7,24tik 7,42ra).
25 eta 34 urte bitarteko gazteen kasuan, igoera hori nabarmenagoa izan da; etxebizitza eta ingurunearekiko gogobetetze-maila handia dutenen ehunekoa ia hamar puntu igo da, % 39,9tik % 48,6ra. Eta batez bestekoa 7,08tik 7,36ra igo da.