Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen % 72k lana lortzen du graduatu eta sei hilabetera

HETELen txosten batek azaltzen duenez, Lanbide Heziketako ikasketak burutzen ari diren emakumeen kopurua % 28 besterik ez da

Lanbide Heziketa lan-merkaturako zuzeneko zubi gisa finkatzen ari da. Hetel sarea osatzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleriaren % 72k lana lortzen du graduatu eta sei hilabetera. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, kopuru hori sei puntutan igo da. Datuak, Hetelek berak jaso ditu enplegagarritasunaren inguruko bere azken txostenean. Bertan zehazten denez, lan-munduan txertatzea Gipuzkoan handiagoa da (% 77,3); Bizkaian, berriz, % 67,8koa litzateke.

Hetelen Enplegagarritasunaren inguruko Urteko Txostena aurreko ikasturtean beren ikasketak amaitu dituzten ikasleei egindako inkesten bidez egiten da, graduatu eta sei hilabetera. Azterlanerako Hetel sarearen barruan diren 25 zentroetako 2.500 graduatuei egin zaie inkesta. Horietatik guztietatik % 70 inguru 2021eko ekainean graduatu ziren.

Formakuntza handiagoarekin aukera gehiago

Txostenak agerian uzten duenez, zenbat eta formakuntza handiagoa izan orduan eta lan-munduan txertatzeko aukera gehiago. Horrela, Goi-mailako Graduek enplegagarritasun-tasa handiagoa dute, % 75,7koa, hain zuzen ere. Gainera, ziklo industrialetako eta teknologikoetako laneratze-tasa % 73,3koa eta zerbitzu zikloetakoa % 70,1.

Euskadin maila baxuagoko titulazioak dituzten ikasleek beren formakuntzarekin jarraitzeko joera dago. Horrela, Oinarrizko LHko egresatuen % 45 inguruk erdi-mailako graduetan ikasten jarraitzea erabakitzen du eta % 41ek goi-mailako graduetan. Gainera goi-mailako graduetan egresatutako ikasleen % 27k bere formakuntza ibilbidearekin jarraitzen du lan-merkatuan sartu baino lehen.

Oso neska gutxi

Hetelen zentroetan , Euskadiko Lanbide Heziketako beste zentroetan bezala, emakumezkoen kopurua nahiko baxua da, % 28 ingurukoa hain zuzen ere. Gainera, eskaintzaren zatirik handiena duten ziklo industrialetan kopuru hori are baxuagoa da. Emakumeen gabezia hori antzekoa da oinarrizko Lanbide Heziketan, erdi-mailako graduetan eta goi-mailako graduetan.

Emakume egresatu gehien dituzten zikloak goi-mailakoak dira:  Administrazioa eta finantzakGizarte integrazioaHaur hezkuntzaZuzendaritzari laguntza emateaLaborategi klinikoa eta biomedikoa; eta, Analisiko eta kalitatekontroleko Laborategia. Erdi-mailako graduen artean emakume egresatu gehien dituzten zikloak, berriz, honako hauek dira: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaAdministrazio kudeaketa; eta, Erizaintzako zaintza osagarriak. Aipatu bederatzi ziklo horietan diren emakumeak formakuntza-ziklo guztietan dauden emakumeen % 55 dira.

Ziklo industrialak eta teknologikoak bakarrik kontuan hartzen badira, emakumeen kopurua % 9,4raino jaisten da. Bitartean, industrialak ez diren zikloetan emakumeen kopurua % 57,2koa da, baina Hetelen kasuan, eskaintza hori txikia da.

Emakumeen kasuan laneratze-tasa % 77,9koa da. Datua altua da, baina Heteleko arduradunek azaldu dutenez bada horretarako arrazoi bat: ziklo industrialetan eta teknologikoetan diren emakume gutxi horiek guztiak lanean daudela.

Eskaera handiena duten zikloak

Heteleko zentroetan, Euskadiko LHko beste zentroetan bezala, formakuntza eskaintzaren eskaera handiena duten goi-mailako formakuntza-zikloak honako hauek dira: Automatizazioa eta RobotikaAdministrazioa eta FinantzakFabrikazio Mekanikoko DiseinuaProdukzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan; eta, Mekatronika industriala. Erdi-mailako zikloetan, berriz, honako hauek lirateke: MekanizazioaInstalazio elektrikoak eta automatikoakMantentze elektromekanikoa; eta, Erizaintzako zaintza osagarriak.

Bederatzi formakuntza-ziklok egresatutako ikasleria osoaren % 43 hartzen dute. Beste % 57 68 zikloren artean banatzen dira. Aipatu bederatzi ziklo horietatik zazpi industrialak edo teknologikoak dira.

Gazteek izaera industriala duten zikloak eskatzen jarraitzen dute; egresatutako ikasleen % 39k STEAM ez diren zikloak egin ditu.

Bestalde, Lanbide Heziketa Duala egin duen ikasleriaren laneratze-tasa, graduatu eta sei hilabetera, % 75,5ekoa da. Ikus daitekeen bezala, LH Duala egin duten ikasleen laneratze-tasa ohiko sistema jarraitu duten ikasleena baino 3 puntu altuagoa da. Pasa den urtea covid-19aren pandemiarengatik baldintzatuta egon zen arren, zenbait formakuntza-ziklotan LH Duala egin duten ikasleen laneratze-tasa % 100ekoa izan da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE