Bilbon izan den kongresu batek haur, nerabe eta gazteen ongizatea aztertu du

Topaketan pandemiak adingabeen ongizatean izan duen eragina aztertu da. Aldi berean, eragin horrek izan dituen gizarte- eta hezkuntza-ondorioetan ere sakondu da.
Bilbon kongresu haur nerabe gazteen ongizatea

Pasa den urtarrilaren 19an eta 20an ‘Haur, Nerabe eta Gazteen Nazioarteko I. Kongresua, pandemiaren ondoren ongizatea hobetzeko gune akademikoa’ kongresua izan zen Bilbon. Aurrez aurreko eta online formatuan, topaketan pandemiak adingabeen ongizatean izan duen eragina aztertu da. Aldi berean, eragin horrek izan dituen gizarte- eta hezkuntza-ondorioetan ere sakondu da.

Guztira 240 pertsona izan dira kongresuan. Bertan, 140 komunikazioa aurkeztu dira aurrez aurre zein online. Horietan guztietan tratu ona, gizarteratzea eta autonomiaren sustapena bezalako gaiak jorratu dira.

Programa

Kongresuaren hasierako hitzaldia Cath Lankinsek eman du. Lancashire Central Unibertsitateko irakasle Larkins ezagutza sortzen duen partaidetzan aditua da.  Hitzaldi horren ostean tratu onen inguruko mahai-inguru bat izan da. Bertan, besteak beste, INFAPOST, Educo, Bartzelonako Haur eta Nerabeen Institutua, Babeki Sarea (Haurrak eta nerabeak babestea eta tratu ona ematea) eta REIR sarea (Latinoamerikako Ikerketa eta Gogoeta Sarea haur eta gazteekin) izan dira.

Paraleloki, kongresuaren bi egunetan zehar, hautatutako aurkezpenen proposamenak honako gai hauetan ardaztu dira: tratu ona eta ongizatea; parte-hartzea eta autonomia; inklusioa eta gizarte- eta hezkuntza-proposamenak; familiak eta belaunaldien arteko harremanak; eta praktikak, esperientziak eta politika publikoak.

Kongresua Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa finantzatzen duen INFAPOST ikerketa proiektuak eta UPV/EHUren Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Eskolabideak proiektuak antolatu dute.