2.200 milioi pertsonek oraindik ez dute edateko ura eskuratzerik

Egunero, 1.000 haur baino gehiago hiltzen dira kalitate eskaseko urarekin, saneamenduarekin edo higienearekin harremana duten gaixotasunen ondorioz.
2.200 milioi pertsonek oraindik ez dute edateko ura eskuratzerik

Jakina da ur gabe ezin garela bizi. Hala ere, sarritan ahazten zaigu milioka pertsonentzat edateko ura eskuratzea ia luxu bat dela.

Pasa den martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta, horren ildora, Unicef-ek zenbait datu kezkagarri ezagutzera eman ditu. Horrela, esan bezala, milioka pertsonak ez dute oraindik edateko ura eskuratzerik eta horrek zuzeneko eragina du haur eta nerabeengan.

Datuak

1. Uraren benetako krisi baten aurrean: 2.200 milioi lagunek oraindik ez dute edateko ura eskuratzerik.

2. Haurrek arrisku handiagoa pairatzen dute: egunero, 1.000 haur baino gehiago hiltzen dira kalitate eskaseko urarekin, saneamenduarekin edo higienearekin harremana duten gaixotasunen ondorioz.

Egunero, 1.000 haur baino gehiago hiltzen dira kalitate eskaseko urarekin, saneamenduarekin edo higienearekin harremana duten gaixotasunen ondorioz.

3. Edateko urik gabe, gaixotasunak azkar hedatzen dira: 3.600 milioi lagunek, ia munduko biztanleriaren erdiak, ez dute saneamendu segururik.

4. Herri txiroenetan, 16,6 milioi emakume erditzen dira edateko urik, saneamendurik edo higiene egorik ez duten osasun-zentroetan. Horrek infekzio-, gaixotasun- eta heriotza-arriskua areagotzen du.

2.300 milioi pertsonak oraindik ez dute oinarrizko instalaziorik eskuak etxean urarekin eta xaboiarekin garbitzeko.

5. 2.300 milioi lagunek oraindik ez dute oinarrizko instalaziorik eskuak etxean urarekin eta xaboiarekin garbitzeko. Hori munduko biztanleriaren ia herena da.

6. Klima-aldaketak egoera okertu du: ur-iturriak suntsitzen, lehortzen eta kutsatzen ari da. 2040. urterako, 600 milioi haur estres hidrikoko eremuetan biziko dira ez bada esku-hartzerik egiten. 

Klima-aldaketak egoera okertu du: ur-iturriak suntsitzen, lehortzen eta kutsatzen ari da. 

7. Desabantailarik handienak edateko urik ez duten 10 pertsonatik 8 bizi diren landa-eremuetan ikusten dira.

Nola eragiten die haurrei? 

Ur-segurtasunik ezak haurren ongizatea eta biziraupena bera mehatxatzen ditu.

  • Osasuna eta nutrizioa: haurrak sabelekoekin gaixotzen direnean, ezin dituzte xurgatu hazteko behar dituzten mantenugaiak, eta horrek desnutrizioa larriagotzen du. Denborarekin, horrek hazkundea atzeratu dezake eta haurren garapen fisikoan eta mentalean ondorio atzeraezinak izan ditzake.  
  • Hezkuntza: eskoletan edateko urik ez dagoenean, haurrek ezin dute baldintza egokienetan ikasi. Oinarrizko higienea mantentzeko aukerarik ez dutenez, adibidez, eskuak garbituz, ikasleek gaixotzeko aukera handiagoak dituzte.

Haurrak sabelekoak gaixotzen direnean, ezin dituzte xurgatu hazteko behar dituzten mantenugaiak, eta horrek desnutrizioa larriagotzen du.

  • Segurtasuna: ura garraiatzeak karga fisiko handia eskatzen die haurrei eta arriskuan jartzen ditu ur-iturrietara iristeko distantzia handiak ibili behar dituztenean.
  • Lekualdaketak: edateko urik eta seneamendurik gabe, tentsioek gora egiten dute eta gatazkak eragiten dituzte. Horrek milaka pertsonen lekualdaketa dakar. Luze jotzen duten krisiak pairatzen dituzten lurraldeetan haurrek 20 aldiz aukera gehiago dituzte ur ez seguruarekin eta saneamenduarekin lotutako beherakoa bezalako gaixotasunek jota hiltzeko, indarkeriaren ondorioz baino.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE