Zeuk Esan (116 111) adingabeei laguntza eskaintzen dien zerbitzuak nerabezaroan gertatutako genero-indarkeriarekin zuzeneko harremana zuten 22 dei jaso zituen pasa den urtean. Guztira, aipatu zerbitzuan 1.058 dei edo kontaktu erregistratu ziren.
Genero-indarkeriarekin harremana zuten 22 dei horietatik bederatzi neska adingabeek egin zituzten, eta gainerakoak inguruko pertsona helduek. Kasu guztietan harreman afektiboei eta bikote nerabeetan ematen zen biolentzari zegozkien deiak izan ziren, eta harreman toxikoak detektatzen eta prebenitzen laguntzeko orientazioa eskatzeko egin ziren.
Zeuk Esan zerbitzura egindako deiei Satevi telefono-zerbitzura (900 840 111) egindako deiak gehitu behar zaizkio. Aipatu zerbitzua genero-indarkeria pairatu duten emakumeei zuzentzen zaie eta 2022. urtean 2.953 dei jaso zituen. Guztira, 1.379 emakume zuzenean artatuak izan ziren, eta horietatik, bost adingabeak ziren eta beste 144 18 eta 30 urte bitartekoak ziren. “Sateviko 900 840 111 telefonoa indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal si ZTIMan sartzeko ate nagusietako bat da. Emakunderen iazko estatistiken arabera, 1.867 emakume dira 30 urtetik beherako genero-indarkeriaren biktimak”, azaldu du Nerea Melgosa sailburuak.