600 gaztek baino gehiagok parte hartu dute Hiretu Hirian

Hainbat hilabetez, 8 ikastetxetako 33 ikasle taldek osasun mentalarekin, ingurumenarekin, arrazakeriarekin, berdintasunarekin, boluntariotzarekin, sare sozialekin eta aisialdiarekin lotutako gaiak landu dituzte.
600 gaztek baino gehiagok parte hartu dute Hiretu Hirian

Gasteizko 600 gaztek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo Hiretu Hiria hezkuntzarako eta herritarren partaidetzarako programan.  Hiretu Hiria 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaien hezkuntzarako programa bat da, eta talde horren parte-hartzea sustatu nahi du modu praktikoan eta aktiboan. Parte hartu duten ikasle taldeek kezka eragiten dieten gai bat aukeratu, adituekin egindako hitzaldien bidez gai horri buruzko informazioa eskuratu eta jarduera bat diseinatzen dute.

Aurtengo edizioan 638 gaztek parte hartu dute; horietatik, 308 emakumeak dira eta 330 gizonezkoak. Gazteak 33 taldetan banatu dira eta guztiak Gasteizko zortzi ikastetxetan ikasten ari dira: Koldo Mitxelena, Corazonistas, Ikasbidea, Ekialde, Lakua, Miguel de Unamuno, El Carmen HHE eta Zabalgana. 

Talde bakoitzak bereziki kezka eragiten dion gai bat aukeratu du. Gazteek, nagusiki, hiriko auziekin lotutako gaiak landu dituzte, hala nola, osasun mentalarekin; ingurumenarekin; arrazakeria, berdintasuna, boluntariotza, sare sozialak eta aisialdia bezalako gai sozialekin, eta segurtasuna eta mugikortasuna bezalako hiriko gaiekin lotutakoak landu dituzte. Aurten gehien jorratu den gaia, osasun mentalarena izan da; 14 taldek landu dute gai hori.

Gazteen proposamen guztiak programaren Instagram kontuan eta udalaren webgunean ikusi ahal izan dira. Herritarrek gustukoen zuten proposamenaren aldeko botoa emateko aukera izan dute eta Europa Jauregian egin den amaiera-ekitaldian aukeratu da aurtengo irabazlea: ‘Etorkinak Etorkizunean’.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE