Urkide, Axular Lizeoa eta  ZTIM Toki-Edurobotic, sarituak FIRST LEGO League-eko finalean

FIRST LEGO League Españaren 17. edizio honetan 32 sailkapen-txapelketa egin dira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 9.000 parte-hartzailerekin.
Urkide, Axular Lizeoa eta ZTIM Toki-Edurobotic, sarituak FIRST LEGO League-eko finalean

Sei taldek ordezkatu dute Euskadi, martxoaren 25ean, Cartagenan, FIRST LEGO League Españaren 17. edizioko Estatuko finalean. Aipatu ekitaldian Estatu osoko 600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, 56 taldetan banatuta. FIRST LEGO League Españaren 17. edizio honetan 32 sailkapen-txapelketa egin dira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 9.000 parte-hartzailerekin, eta horietatik atera dira Final Handi honetan parte hartu duten irabazleak.

Euskadi ordezkatu duten ordezkariak honako  ikastetxe honetakoak izan dira: San Fidel Ikastola (Gernika) eta  ZTIM Toki-Edurobotic (Portugalete) Bizkaitik; Axular Lizeoa eta Santo Tomás Lizeoa Gipuzkoatik, eta Urkide Ikastetxea Arabatik. Talde horiek hautatuak izan ziren pasa den martxoaren 4an izan zen FIRST LEGO League Euskadiren finalean. Final hori Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak; eta Mondragon Unibertsitateak antolatu zuten.

Bost talde horietatik hiruk Estatu mailako sariren bat lortu dute.

Urkide Ikastetxeko Legokidek FIRST baloreen Manuel Torres Saria jaso du bere egitasmoaren garapenean erakutsitako gogo biziagatik eta espirituagatik. Sari horri esker, talde arabarrak maiatzaren 18tik 21era bitartean Marokon izango den Nazioarteko Ekitaldian parte hartzeko aukera izango du.

Urkide Ikastetxeko Legokidek FIRST baloreen Manuel Torres Saria jaso du. Sari horri esker, talde arabarrak maiatzaren 18tik 21era bitartean Marokon izango den Nazioarteko Ekitaldian parte hartzeko aukera izango du.

Portugaleteko Toki-Edurobotic  ZTIMeko Edurobotic Energy taldeak Berrikuntza Proiektuaren 2. saria lortu du. Bestalde, Donostiako Axular Lizeoaren Overclock Axular izeneko egitasmoak robotaren diseinuko bigarren saria eraman du.

FIRST LEGO League nazioarteko programa bat da, eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzen du 6 eta 16 urte bitarteko ikasleengan. Nazioarteko erakundeak, aurten, energia jasangarria aukeratu du erronka gisa munduko 110 herrialdetan egiten diren 3.700 txapelketetarako.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE