Zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa

HETELeko goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak egin dituzten pertsonen % 80k ikasketak amaitu eta sei hilabetera egiten du lan.
Zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa

Euskal Lanbide Heziketaren enplegagarritasunak gora egiten jarraitzen du “HETEL zentroetako heziketa-zikloetako lan-egoera 2021-2022” Enplegagarritasunaren inguruko Urteko Txostenaren arabera.

Txostenak HETEL zentroetako ikasleriaren laneratzea neurtzen du ikasketak amaitu eta sei hilabetetara. Emaitzak HETEL sarea osatzen duten 28 zentroetako –17 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 1 Araban– ikasleei egindako 3.000 inkesta baino gehiagotan jasotako erantzunetan oinarritzen dira. Horrela, hiru etapetako (oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa) enplegagarritasuna % 75,4koa da; aurreko ikasturtean baino hiru puntu altuagoa eta 2019-2020 ikasturteko % 66,1 baino nabarmen altuagoa.

Kualifikazioa eta enplegua

Zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa. Goi-mailako zikloek eskaintzen dute enplegu tasarik handiena, % 80,6koa, aurreko urtean baino bost puntu gehiago. 

Gainera, LH-Duala aukeratu duten ikasleen kasuan, enplegagarritasun-indizea % 82,4raino igotzen da (aurreko ikasturtean baino % 2 gehiago). Emakumeen kasuan indizea % 83,1ekoa da. HETELen ikasleen % 51 goi-mailako zikloetan daudenez, laneratze-datu hori nahiko hurbil dago ikastetxe horietan ikasten ari diren gazteen lan-errealitatera. 

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako laneratze-tasa %53,0koa da, erdi-mailako zikloetakoa %75,3koa eta goi-mailako zikloetakoa %80,6koa.

Oinarrrizko Lanbide heziketako zikloen kasuan, laneratze-tasa % 53,0koa da eta erdi-mailako zikloena, berriz, % 75,3koa. Gainera, ibilbide argia dago oinarrizko zikloetatik kualifikazio handiagoetara. Oinarrizko zikloetan graduatutako ikasleen % 60k erdi-mailako zikloetan jarraitzen du ikasten. Eta horien artetik, erdi-mailako zikloetatik egresatutako ikasleriaren % 54k goi-mailako ziklo batean jarraitzen du. Era berean, goi-mailako zikloetatik egresatutako ikasleen % 16k goi-mailako beste ziklo bat ikasten du eta % 9k unibertsitateko gradu batekin jarraitzen du.

Bestalde, enplegu-ahokatuaren tasa, hots, egindako ikasketekin zuzeneko harremana duen hori, % 82,7koa da, aurreko ikasturtekoa baino 5,7 puntu altuagoa.  Gainera, ziklo industrialen edo teknologikoen (ZTIAM) laneratze-tasa % 82,8koa da, eta zerbitzu-zikloena, berriz, % 77,1ekoa. Elgetak azaldu duen moduan, datu guztiak oso onak dira.  

Formakuntza-eskaintza

HETEL zentroetan, Euskadiko bestelako Lanbide Heziketako zentroetan jazo ohi den moduan, formakuntza-eskaintzaren  ehunekorik handiena eta eskaerarik handiena duten formakuntza-zikloak honako hauek dira:

Goi-mailako zikloak: Automatizazioa eta Robotika Industriala; Administrazioa eta Finantzak; Fabrikazio Mekanikoko Diseinua; Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan; Mekatronika Industriala eta, Gizarte Integrazioa. 

HETELen arlo industriala eta teknologikoa (ZTIAM) funtsezkoak dira. Egresatutako ikasleen % 28k bakarrik egin dute ZTIAM ez diren zikloetan, eta % 72k (aurreko urtean % 61 izan zen) ZTIAM zikloetan.

Erdi-mailako zikloak: Mekanizazioa; Instalazio Elektriko eta Automatikoak; Mantentze-lan Elektromekanikoa; Erizaintzako Zaintza Osagarriak, eta Administrazio Kudeaketa.

Oinarrizko zikloak: Administrazio Kudeaketa.

12 hezkuntza-ziklok bakarrik egresatutako ikasle guztien % 50 hartzen dute; beste erdia 65 hezkuntza-zikloren artean banatzen dira.  Eta hamabi ziklo horietatik bederatzi industrialak edo teknologikoak dira. Horietan biltzen dira egresatutako ikasle guztien % 38.

Beraz, esparru industriala eta teknologikoa ezinbestekoa da. Egresatutako ikasleen % 28k bakarrik egin dute ZTIAM ez diren zikloetan, eta % 72k (aurreko urtean % 61 izan zen) ZTIAM zikloetan.

Maskulinizatua

Normalean ZTIAM zikloei lotuta dagoen modalitate duala aukeratu duten neskek  % 83,1eko laneratzea dute. Baina hori salbuespena da, ibilbide dualari bakarrik dagokion datua baita. 

Egresatutako emakume gehienak biltzen dituzten 10 heziketa-zikloetatik, 2 baino ez daude ZTIAM barruan (Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa, eta Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategia). Ikus daitekeenez, emakumeek LHren aldeko apustua  ZTIAM ez diren zikloetan egiten dute eta % 14k bakarrik egiten du hautu hori.