Abian da ‘Arnasetik’ lehiaketaren bigarren edizioa

Arnasa Gara ekimenak arnasgunetzat jotzen diren udalerrietako gazteen artean euskararen erabileraren inguruko hausnarketa sustatu nahi du.
Abian da ‘Arnasetik’ lehiaketaren bigarren edizioa

Arnasa Gara ekimenak antolatuta, abian da Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren bigarren edizioa. Lehiaketan 10 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, euskara ardatz duten istorioak sortu beharko dituzte. 

Parte-hartzaileen sormena sustatzeaz gain, lehiaketaren helburua da, halaber, euskal hiztunen dentsitate handiko udalerriak diren arnasguneetan bizi diren gazteen hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa sustatzea. 

Lehiaketa adinaren araberako hiru kategoriatan banatuta dago. Kategoria bakoitzean lan ezberdina egin beharko dute. Lehenengo kategorian Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak lehiatuko dira. Aurkezten dituzten lanetan haien udalerriak nolakoak diren, bertan zer egin daitekeen eta euskara ikasteko edo hobetzeko zergatik diren egokiak azaldu beharko dute.

Bigarren kategorian DBH1 eta DBH2ko ikasleak lehiatuko dira. Kasu horretan, ikasleek haien udalerrietan diren euskarazko esamolde bitxiak aurkeztu beharko dituzte.

Lehiaketan parte hartzen duten gazteek bakarka edo taldean egin ditzakete lanak, lagunekin edo ikaskideekin. Lanak aurkezteko epea urriaren 24an amaituko da.

Azkenik, hirugarren kategorian DBH3 eta DBH4ko ikasleak lehiatuko dira. Kategoria honetako parte-hartzaileek sormena landu beharko dute eta beren lanetan euskal kultura, musika eta esparru euskalduna osatzen duten ekimenak balioetsi behar dituzte.

Lehiaketaren oinarriak arnasagara.eus webgunean aurki daitezke. Kategoria bakoitzeko irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Parte hartzen duten gazteek bakarka edo taldean egin ditzakete lanak, lagunekin edo ikaskideekin.

Arnasa Gara UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean sustatzen duten ekimena da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE