Berehalako komunikazioaren mende

Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, EAEko gazteek gehien erabiltzen duten aplikazioa WhatsApp da. Gutxien erabiliena, berriz, Facebook da.
Berehalako komunikazioaren mende

Gazteen Euskal Behatokiak egin duen azterlan baten arabera, Euskal Autonomia Erkidego gazteen % 97,3k egunero erabiltzen ditu WhatsApp edo Telegram bezalako aplikazioak. % 2,4k bakarrik erabiltzen ditu noizbehinka. Aipatu azterlanaren arabera, Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala (% 77,6). Neska gazteen kasuan ehuneko hori handiagoa da: % 83,1. Gazteek gehien erabiltzen dituzten bestelako aplikazioa edo sare sozialak honako hauek lirateke: Spotify edo Apple Music bezalako musika-aplikazioak (72.1%), YouTube (58.7%), TikTok (34.3%) eta Twitter edo X (30.1%). Horien guztien artean TikTok izan da hazkunderik handiena izan duen aplikazioa. Horrela, 2018ko % 0,8tik 2022ko % 34,3ra pasatu da. Gainera, 15 eta 19 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok egunero erabiltzen dutela diote.

Txanponaren beste aldean Facebook aurkituko litzateke. Sare sozial horrek gero eta jarraitzaile gutxiago ditu euskal gazteen artean. Gaur egun, plataforma hori egunero erabiltzen duten gazteen kopurua % 11,5 baino ez da. 2018an euskal gazteen ia heren batek egunero erabiltzen zuen Facebook. Txostenaren arabera, gazte gutxik onartzen dute kontaktu eta hitzorduen aplikazioak erabiltzea, hala nola Tinder, Meetic, Grinder edo Badoo. Gazteen % 2,5ek bakarrik erabiltzen ditu egunero, eta % 7,4k noizean behin.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE