Bilboko Udalak STEAM metodologia (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) sustatuko du hezkuntza ez-formalaren esparruan. Hezkuntza-ikuspegi berritzaile hori Kidegunetan eta Gaztegunetan antolatzen diren jardueren oinarrian izango da.
Ekimen honen helburu nagusia aisialdirako doako guneak sortzea da, haur eta gazteek zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin, matematikarekin eta artearekin lotutako arloetako ezagutzak eta trebetasunak eskura ditzaten. Gainera, funtsezko baloreak sustatu nahi dira, hala nola talde-lana, konpromisoa eta ahalegina, bai eta partaidetza soziala eta txikitatik sare komunitarioak sortzea ere.
Talde lana, konpromisoa eta ahalegina bezalako funtsezko baloreak sustatu nahi dira.
2012 eta 2014 urteen artean jaiotako gazteek eta Kidegunetan eta Gaztegunetan parte hartzen duten 12 eta 16 urte bitarteko gazteek, STEAM eredua modu ezin hobean islatzen duen ‘First Lego League’ lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Nazioarteko lehiaketa horretan 90 herrialde baino gehiagoko gazteak elkarlanean aritzen dira lehiaketan planteatutako erronka ebazteko gai den robot bat eraikitzeko. Erronka horren xedea mundu hobe bat eraikitzea izaten da. Taldeek proposatutako gaiaren inguruan ikertu eta benetako arazoei irtenbidea emango dien berrikuntza-proiektu bat garatu beharko dute, beren lana dokumentatuz eta aurkikuntzak partekatuz.