Zientzia Astearen hogeita hirugarren edizioak, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteak, bere ateak ireki dizkie euskal gazteei. Zientzia Astea Bilbon eta Barakaldon egin da azaroaren 8tik 12ra, azaroaren 9tik 11ra Donostian eta 9tik 12ra Gasteizen.
Bost egunez, publiko guztiei zuzendutako jarduera ludiko eta pedagogikoz beteriko programa eskaini du, euskal gizartea mundu zientifiko eta teknologikora erakartzea helburu izan duena.
Zientzia Asteak harrera bikaina izan du adin guztietako herritarren artean. 12.700 lagun inguru bertaratu dira lau egoitzetara, ikastetxeetako eta partikularren bisitak kontuan hartuta: 5.892 pertsona inguru izan dira Bizkaia Aretoan, 2.698 Bibat Museoan eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, 1.846 Tabakaleran eta beste 2.222 Clara Campoamor Gizarte Etxean. Halaber, 4.000 ikasle inguruk Zientzia Astearen txoko zientifikoetara egindako bisitaldiez gozatu dute.
Edizio honetan, Zientzia Asteak eskaintza zabala prestatu du, guztira 200 jarduera inguruz osatua, zehazki 35 txoko (hainbat gai zientifikori buruzko stand-ak); 38 tailer, 9 txango edo bisita gidatuak, 9 erakusketa, 8 hitzaldi, 3 ikuskizun zientifiko eta lehiaketa bat.
Edizio honek “Osasun planetarioa” izan du ardatz, landareen eta animalien ongizatea zuzenean lotuta baitago giza osasunarekin. 2023ko Zientzia Astearen egoitza nagusiak Bilboko Bizkaia Aretoa, Donostiako Tabakalera, Gasteizko Bibat Museoa, Gasteizko Ingeniaritza Eskola eta Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxea izan dira.
Bost egunez, publiko guztiei zuzendutako jarduera ludiko eta pedagogikoz beteriko programa eskaini du, euskal gizartea mundu zientifiko eta teknologikora erakartzea izan du helburu.
Zientzia Astea bi helburu argi ditu: batetik, zientzia gizarteari hurbiltzea, batez ere gazteei eta nerabeei, eta, bestetik, bokazio zientifikoak sustatzea. Zientzia-dibulgazioak oso eginkizun garrantzitsua betetzen du gure gizartean: eztabaida publikoetan parte hartzeko aukera ematen digu, kausa-ezagutzarekin, iritzi oinarrituak emateko aukera ematen digu, demagogiatik, beldurretik edo sineskeriatik kanpoko herritarrak izateko aukera ematen digu. Dibulgazioaren arloan, Zientzia Astea euskal unibertsitate publikoaren funtsezko ekarpenetako bat da.
Zientzia Astea UPV/EHUk antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren, Barakaldoko Udalaren, Bibat Museoaren, Bizkaia Aretoaren, Tabakaleraren, Metro Bilbaoren, Euskotrenen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Publiko guztiei eskainitako jarduerak
Zientzia Asteak doako 200 bat jardueraz osatutako eskaintza zabala prestatu du. Bisitak antolatu dira ikastetxeetarako, txoko-zientifikoak, tailerrak, irteera didaktikoak, hitzaldiak, ikuskizunak eta lehiaketa bat, hala nola Zientzia Club, dibulgaziozko bakarrizketa dibertigarrietan oinarritua. Hori guztia euskal gizartea mundu zientifiko eta teknologikora erakartzeko helburuarekin.
Euskadi osoko milaka ikasle hurbildu dira egoitzetara, besteak beste, matematika, motorra, farmakologia, geologia eta astronomiako txokoez ikasteko eta gozatzeko.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetarako bisita antolatuak ere eskaini ditu, eta horien erantzuna, beste behin ere, ikusgarria izan da. Beraz, Euskadi osoko milaka ikasle hurbildu dira egoitzetara, besteak beste, matematika, motorra, farmakologia, geologia eta astronomiako txokoez ikasteko eta gozatzeko. Eskola orduetatik kanpo, publiko orokorra txokoetara ere gerturatu ahal izan da, Zientziaren Astearen ospakizun osoan zehar irekita egon direnak.