Teknologia Berrien inguruko tailerra Barakaldon

Ekimenak, Inguraldek sustatua, Barakaldoko zortzi gazteentzako lana sortu du.

Barakaldoko zortzi gaztek Inguraldek eta INEMek sustatutako Tailer Eskola osatzen dute. ‘Asialditk’ izen duen ekimen honek egun etorkizun handia duten bi sektoreetan, hots, animazio soziokulturala eta teknologia berriak, gazteen lan merkaturatzea erraztea du helburu. 

Eskola tailer hau bederatzi urtetan antolatzen den lehena da, eta hasiera batean, bi urtetako iraupena izango du. Denbora honetan guztietan, partehartzaileek Barakaldoko nerabe zein gazteentzako aisialdi alternatibak sortzeko animazio kulturalerako eta teknologia berrien erabilpenerako teknikak landuko dituzte. Ikasleek, trebakuntza eta lana partekatuko dute, izan ere, aste honetan bertan 18 hilabeteko iraupena duen lan kontratua sinatu baitute Inguralderekin. Inguraldeko presidentea den Alfonso Garcíaren esanetan, “hau enplegu eta trebakuntzarako ekimen berria da, eta teknologia berrietan oinarrituz, Barakaldoko gazteei aisialdi alternatiba osasuntsuagoak eskaintzea izango du helburu”.

Hautatu diren zortzi gazteek, jada, 854 ordutako trebakuntza jaso dute. Ordu hauetan guztietan, besteak beste, programazio hizkuntzak, bideo eta audio edizioa, animazioa, web 2.0 diseinua eta gizarte sareak jorratu dituzte. Gainera, animazio kulturalerako teknikak, drogomenpekotasunaren prebentzioa eta baloreetan oinarritutako hezkuntza ere landu dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE