Euskal pilota ezagutzera emateko egitasmoa

Euskal pilota ezagutzera emateko egitasmoa

Bilboko Udalak “Euskal Pilota Ezagutza” izeneko egitasmoa jarri du martxan hiriko ikasleen artean euskal pilotak dituen modalitate ezberdinak ezagutzera emateko. Egitasmoa Itxaropen kaleko udal-pilotaleku berrian egingo da. Egitasmoaren barruan programa teoriko bat eta programa praktiko bat garatuko dira. Euskal pilota Bilboko 2019-2024 aldirako Kirolaren Estrategian definitutako kirol estrategikoetako bat da. Urte hauetan, Bilbao Kirolak-ek Komunitatea izeneko ildo estrategikoan ezarritako ekintza ugari egin ditu. Zehazki, euskal pilota sustatu eta ezagutzera emateko, Bilboko euskal pilotako lehenbiziko eskola sortu da Itxaropen kaleko frontoian.

Interesdunek ikastaro eta jarduerei buruzko informazio gehiago eska dezakete bilbaoesperantzapilota@gmail.com helbidera idatzita edo 609 868 004 telefono-zenbakira deituta.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE