Lanbide Heziketako tituludunak behar dira

0
55

Hori da Madrilen Hezkuntza Ministerioak aurkeztutako ‘Hezkuntzaren Ikuspegia, 2010ko ELGAko adierazleak” txostenan azaltzen dena. Txosten honek Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) eta Europar Batasunaren (EB)2007/08 ikasturteko datuak aurkezten ditu eta hauek, urtero, Estatu Espainolarreko hezkuntza sistema hobeto uzten dute

Horrela, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako estatu idazkariak, Eva Almuniak, “azken 10 urtetan trebakuntza maila 20 puntutan hobetu” dela aipatu zuen. Era berean, Estatuak duen beste indargunea unibertsitateko ikasketak dituztenen portzentaia dela nabarmendu zuen. Izan ere, Espainiako titululdunen portzentaia %29a da eta ELGAko batezbestearen portzentaia, berriz, %28a.


Hala eta guztiz ere, aintzat hartu behar da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondorengoa egiten dutenen kopurua ELGAko batezbestea baino baxuagoa dela. Hain zuzen, hemengo portzentaia %22 da eta ELGAko portzentaia %44 eta Europar Batasunekoa %47. Eta 2008n, erdi mailako heziketa zikloko tituludunak %38 izan ziren estatuan eta ELGAn %44.
Testuinguru honetan, Eva Almuniak   erdi mailako heziketa zikloko teknikariak beharrezkoak direla argi utzi zuen. Bere esanetan, egun unibertsitateko tituludunak ari dira erdi mailako heziketa zikloko titulatuen lanpostuak betetzen. “Espainiak ELGAko portzentai baino altuagoa du unibetsitateko tituludunetan baina oraindik biztanleen %49k soilik oinarrizko ikasketak ditu”.
Alabaina, hauek datu baikorrak dira gero eta gazte gehiagok DBHren Ondorengoa egiten baitute. 2001ean %66k Batxilergoa edota Erdi mailako heziketa zikloa egin zuen eta 2008n %73k. Gainera, 25 eta 34 urte bitarteko gazteen artean, %65ek Batxilergoko edota Lanbide Heziketako tituluren bat dute eta orain dela 30 urte portzentaia hori bakarrik %29 zen.

Eskola uzte goiztiar gutxiago
Bestalde, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako estatu idazkariak azpimarratu zuen “gazteak hezkuntzan sinisten dutela”. Bere aburuz, gaztetxoek zeinen garrantzitsua den hezkuntza ohartu dira eta hori datuetan islatzen dela. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean 2008 urtean %81ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondoren ikasketekin jarraitzen zuen eta 1995n portzentaia %73 zen. Era berean, gero eta gutxiago dira ikasketak titulurik gabe uzten dituzten gazteak

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.