Nerabeentzako telesailak aztergai

0
86

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Uda Ikastaroetan, Concepción Medrano eta Juan Ignacio Martínez de Morentín irakasleek ‘Komunikabideak balioak eta hezkuntza’ lana aurkeztu zuten komunikazioa eta hezkuntza balioak katedraren baitan eta bertan hezkuntza eta komunikabideen inguruko hainbat hausnarketa aipatu zituzten estatuko irakasleen lan eta ikerketa desberdinen ondorion bidez.

Hauek, Comunicar aldizkari zientifikoan gazteen telebista fenomenoen inguruan mintzatu dira hainbat telebista telesail aztertu ondoren eta artikulua Sevilla Unibertsitateko Komunikazio Fakultatearen irakaslea den Virginia Guarinosek idatzi du. Azterketa honen helburua telebistan agertzen diren nerabeen ereduak azalareztea izan da.

Gauzak horrela, adituek gazteak definitzerakoan diote nerabeek teknologia berriekin trebaturik daude; giza konpromezuekin uztarturik daude; bikote egonkorra lortzeaz ardura gutxi dute; emozio plazerra bilatzea gustuko dute; adiskidetasun balioak familia balioen gainetik daude; gurasoengan menpekotasun ekonomikoa dute baina independentzia erdiesteko desirak dituzte; eta permisiboagoak dira, besteak beste.

Estatuko telesailak aztertzean, hala nola ‘El internado’ edota ‘Física o Química’, ondorio desberdinak ezagutzera ematen dituzte. Adibidez, astean behin transmititzen dira eta ez dira ez komediazkoak ezta akziozko telesailak ere. Gaiei dagokionez, korapiltsuak dira, hots, sexua, droga, bortxakeria eta delinkuentzia agertzen dira batik bat eta familiaren gaineko kontuak nekez agertzen dira.

Protagonistak aztertzean, nabarmen da 15 eta 18 urte bitarte dituztela, egungo jazkera modernoak dituztela, pertsona txuriak agertzen direla batez ere eta psikologikoki heldutasun bat badutela baina era berean inozoak direla erakusten da.

Telesailan ikusgarri diren balioak ere ikertu dira eta ondorio gisa adituek diote ez daudela arrakastarekin harremana duten baliorik inplementaturik bai ordea adiskidetasunarekin erlazioa dutenak.

Hortaz, telebistako gazte eredua da ideiak oso argi dituzten gazteena, independenteak direnak eta bere arazoei ia laguntza barik eta arriskatzen aurre egiten diotenak.

Azterketaren ondorio aipagarriena da gazteak horrelako telesailak ikusten dituztela beste nerabeak imitatzeagatik. Hau da, gazteek lagun taldean integraturik sentitu nahi dira eta horregatik denek elkarbanatu ditzakete telesailaren inguruko iritziak. Hori dela eta, gazteek ikusten dituzten ekoizpenak homogeneoak direla baieztatzen dute azterlariek.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.