Prestik, topaketa orientatzailea

Ikasleei eta gazteei zuzendutako topaketaren bigarren edizio honetan lan merkatua eta enpresak sortzean indarra ezarriko da, stand, solasaldi, mahai inguru eta tailerren bidez, besteak beste.

Lanpostu bat aurkitzea ikasketak amaitu ondoren ez da beti lan erraza izaten. Hori dela eta, orientazio gisa aritu daitezkeen topaketak ere sortzen hasi dira, Prestik kasu. Prestik azoka, bere bigarren edizioa antolatu du azaroaren 22 eta 23rako Bilboko Euskalduna Jauregian gazteek lan mundura barneratzeko lagungarri izan daitekena.
Prestik, ikasle, enpresa, hezkuntza zentruakk erakunde eta profesionalen arteko topagunea izan nahi da, eta era berean, gazte eta Lanbide Heziketako, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleei ekintzailetza sustatzea edota bere enpresa eratzea lan munduan aukera bat izan daitekeela transmititzeko gunea da.
Gauzak horrela, Bizkaiako Foru Aldundiak, BBK Gazte Lanbidean laguntzarekin, lehenengo esperientzia bat izan ondoren, bigarren edizioa antolatu du betiere orientazioa puntu nagusia izanik.
Elkargunera 5.000 ikasle baino gehiago igaroko direla aurreikusten da eta ikasle guztiei arreta emateko hitzaldiak, mahainguruak, aurkezpenak eta tailerrak egongo dira, besteak beste. Uneoro jarduera hauek partekatuko dira bi gela desberdinetan.
Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko diputatua den Iñaki Hidalgoren esanetan, topaketa hau Foru Aldundiak enplegua sustatzeko, eta batik bat gazteei sustatzeko, beste hainbat ekimenen artean barneraturik dago. Aipatutako beste ekintzak dira adibidez behintzat Bizkaiako 1.000 gazteei praktika kontratoak ezartzea lan munduan esperientzia izan dezaten, edota esanguratsuak diren nazioarteko zentruetan bikaintasuna trebakuntza 100 espediente akademiko hoberenei eskaintzea.
Enpresa sortzea
Bigarren edizioak, orientazioan garrantzia ezartzeaz gain, norberak negozio propioa eratzean ezarriko du. Hain zuzen, gazteei enpresa sortzearen etorkizunerako hautabidea gisa izan dezatela aurkeztea. “Gure ideia gazteei mitoak apurtzen erakustea da, ez baita egia gazteek ezin dutela bere negozioa sortu edota diru gutxirekin ezinezkoa dela enpresaria izatea”, gehitu du Iñaki Hidalgok.
Solasaldiak eta tailerrak topaketaren zati bat besterik ez da izango. Beste atala ‘stand’ desberdinek osatzen dute non Bizkaiako enpresa eta enpresarik, profesionalak eta abarrekoak esku hartuko duten.
Halaber, ‘stand’ hauek kurrikulumak uzteko, informazioa eskatzeko edota enplegua aurkitzeko orientazioa erdiesteko egongo dira ikasle eta gazteentzako zerbitzura.
Hortaz, Prestik azoka batik bat gazteentzako zuzenduta dagoen ekimena da, hala nola, garapen profesionalean goruntz egiteko interesa dutenentzako, Lanbide Heziketan daudenentzako, Batxilergoan daudenentzako, unibertsitateko ikasleentzako, edota langabezian dauden gazteentzako. Era berean, enplegu eta orientazioaren munduan lan egiten dutenentzako zuzenduta dago.
Lehenengo edizioan, 5.000 bat pertsonek azoka bisitatu zuten, tailerretan 1.070 ikaslek parte hartu zuten eta jardunaldi teknikoetan 450 profesionalek esku hartu zuten.

Lanpostu bat aurkitzea ikasketak amaitu ondoren ez da beti lan erraza izaten. Hori dela eta, orientazio gisa aritu daitezkeen topaketak ere sortzen hasi dira, Prestik kasu. Prestik azoka, bere bigarren edizioa antolatu du azaroaren 22 eta 23rako Bilboko Euskalduna Jauregian gazteek lan mundura barneratzeko lagungarri izan daitekena. Prestik, ikasle, enpresa, hezkuntza zentruakk erakunde eta profesionalen arteko topagunea izan nahi da, eta era berean, gazte eta Lanbide Heziketako, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleei ekintzailetza sustatzea edota bere enpresa eratzea lan munduan aukera bat izan daitekeela transmititzeko gunea da. Gauzak horrela, Bizkaiako Foru Aldundiak, BBK Gazte Lanbidean laguntzarekin, lehenengo esperientzia bat izan ondoren, bigarren edizioa antolatu du betiere orientazioa puntu nagusia izanik. Elkargunera 5.000 ikasle baino gehiago igaroko direla aurreikusten da eta ikasle guztiei arreta emateko hitzaldiak, mahainguruak, aurkezpenak eta tailerrak egongo dira, besteak beste. Uneoro jarduera hauek partekatuko dira bi gela desberdinetan. Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko diputatua den Iñaki Hidalgoren esanetan, topaketa hau Foru Aldundiak enplegua sustatzeko, eta batik bat gazteei sustatzeko, beste hainbat ekimenen artean barneraturik dago. Aipatutako beste ekintzak dira adibidez behintzat Bizkaiako 1.000 gazteei praktika kontratoak ezartzea lan munduan esperientzia izan dezaten, edota esanguratsuak diren nazioarteko zentruetan bikaintasuna trebakuntza 100 espediente akademiko hoberenei eskaintzea. Enpresa sortzeaBigarren edizioak, orientazioan garrantzia ezartzeaz gain, norberak negozio propioa eratzean ezarriko du. Hain zuzen, gazteei enpresa sortzearen etorkizunerako hautabidea gisa izan dezatela aurkeztea. “Gure ideia gazteei mitoak apurtzen erakustea da, ez baita egia gazteek ezin dutela bere negozioa sortu edota diru gutxirekin ezinezkoa dela enpresaria izatea”, gehitu du Iñaki Hidalgok. Solasaldiak eta tailerrak topaketaren zati bat besterik ez da izango. Beste atala ‘stand’ desberdinek osatzen dute non Bizkaiako enpresa eta enpresarik, profesionalak eta abarrekoak esku hartuko duten. Halaber, ‘stand’ hauek kurrikulumak uzteko, informazioa eskatzeko edota enplegua aurkitzeko orientazioa erdiesteko egongo dira ikasle eta gazteentzako zerbitzura. Hortaz, Prestik azoka batik bat gazteentzako zuzenduta dagoen ekimena da, hala nola, garapen profesionalean goruntz egiteko interesa dutenentzako, Lanbide Heziketan daudenentzako, Batxilergoan daudenentzako, unibertsitateko ikasleentzako, edota langabezian dauden gazteentzako. Era berean, enplegu eta orientazioaren munduan lan egiten dutenentzako zuzenduta dago.Lehenengo edizioan, 5.000 bat pertsonek azoka bisitatu zuten, tailerretan 1.070 ikaslek parte hartu zuten eta jardunaldi teknikoetan 450 profesionalek esku hartu zuten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE