Hamaika matrikula aski izango dira modelo bateko gela ireki ahal izateko

0
63

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak prestatu duen matrikulazio sistemaren arabera, gurasoek bere seme-alabak nahi duten hezkuntz modeloan matrikulatzeko aukera izango dute, nahiz eta matrikulatzen duten zentroan modelo hori ez eskaini. Jasotako eskaeren baitan, eskola publiko zein hitzartu batek Haur eta Lehen Hezkuntzan modelo bereko hamaika matrikula jaso baldin baditu, 2011/12 ikasturterako modelo horretarako gela bat ireki beharko du. Bigarren Hezkuntzaren kasuan, berriz, 17 izan behar da matrikulatuen kopurua neurri hori hartzeko.

Aurtengo matrikulazio kanpaina urtarrilaren 31an hasi eta otsailaren 11 arte luzatuko da. Aurten, matrikulazio Interneten bidez ere egiteko aukera dago, baina kasu honetan, epea otsailaren hamarrean amaituko da.

Hezkuntza Sailetik aditzera eman dutenez, aipatu kopuruetara iristen ez diren zentroen kasuetan, Hezkuntza Saila berak ikasle horiek inguruneko beste eskoletara bideratuko ditu.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.