Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuak webgune berria abian jarri du

0
65

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Antonio Riverak, eta Gazteria zuzendariak, Natxo Rodriguezek, aditzera eman dutenez Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuak (Gazte Informazioa) informatika-erremintak berritu ditu. Ekimenak dimentsio bikoitza du; alde batetik, informazioa kudeatzeko eta zentroen arteko lankidetzarako (ezagutza ataria eta elkarlan ataria) aplikazio berri bat garatu da eta, beste alde batetik, Gazte Informazioa web berria (www.gazteinformazioa.net) ere garatu da. Hemendik aurrera, pantaila nagusian bilaketarako kutxa agertuko da eta nahi ditugun bilaketa hitzak sartuz gero, Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuak egindako edukietara sartuko gara.

Eraberritze proiektu hau, sareko informatzaileak adierazitako beharrak aztertu ondoren egin da, lan-mahaiei galdetu eta horiek sistematizatu ondoren; lan-mahaiei esker, erremintaren garapena egiaztatu ahal izan da. Esparru horretan, hona hemen helburuak:

• Gazte Informazio zerbitzua egungo teknologietara egokitzea, gizartearen eta, bereziki, gazteen informazio-beharrei erantzuteko.
• 150 bat sare informatzailek egindako lanak hobetzea, barne kudeaketa bera hobetuz.
• Zerbitzuaren kalitatearen etengabeko hobekuntza lortzea; horretarako, bai informatzaileei, bai gazteei zerbitzu eraginkorragoak eta hurbilagoak eskainiko zaizkie.
• Teknologia plataforma zaharkitua alde batera uztea eta gaur egungo teknologia sistema aldatzea eta berritzea, euskal administrazio publikoak Internet-en izan beharreko presentziari buruzko estandarretara, arauetara eta gomendioetara egokitzeko.

Hirurigeita hamairu gazte informazioko zerbitzuren sareak osatzen du Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzua, 90eko hamarkadan sortutakoa. Gazte informazioko zerbitzu horiek hiru lurralde historikoetan eta unibertsitate campusetan banatzen dira. Funtzio nagusia gazteei euren intereseko gaien inguruan informazioa ematea da: hezkuntza, enplegua, aisia, etab. Horretarako, zerbitzu horietan lan egiten duten profesionalek informazioa landu eta banatuko dute bere zerbitzuetan bertan edo Internet bidez. Gazte informazio zerbitzuek, gainera, orientazio lanak ere burutzen dituzte, baita aholkularitza lanak ere, sexualitateari, etxebizitzari edo prestakuntzari buruzko gaietan, besteak beste.

Hasieratik, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, Gazte Informazio eta Dokumentazioko Zentro Koordinatzailearen bidez, foru aldundiekin batera, lan egiteko sistema koordinatu batzuk finkatu zituzten; horren ondorioz, gazte informazioari buruzko zenbait elkarrekiko jarduera burutu dira. Horien guztien artean, ondokoa nabarmendu dezakegu: 90eko hamarkadan zerbitzu guztietarako informatika sare bat abian jarri zuten; hori izan zen gazte gaiaren inguruan sarean lan egiteko erakundeen artean izandako lehen esperientzia.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.