José Carlos Crespo: “Inolako kualifikazio profesionalik gabe gero eta zailagoa izango da gutxieneko kalitatea duen lanpostu bat lortzea”

0
145

José Carlos Crespo, Lanbide Heziketako eta Etengabe Ikaskuntzako Sailburuordea

Krisian izan arren, Lanbide Heziketa ikasten duten ikasleen kopurua hazi da. Egoeraren araberako fenomenoa da ala hazkunde hau ekonomia bere onera bueltatzen denean mantenduko da?
Garbi dago krisi ekonomikoa dela eta Lanbide Heziketan den ikasle kopurua hazi dela. Fenomeno hau egoeraren araberakoa ez izatea saiatu behar dugu; gazteek garbi izan behar dute inolako kualifikazio profesionalik gabe gero eta zailagoa izango dela gutxieneko kalitatea duen lanpostu bat lortzea.

Lanbide Heziketako III.Plana berriki aurkeztu duzue. Zer azpimarra daiteke?
Plan honen xede nagusia euskal lanbide heziketa hobetzea da, gure ekoizpen ehunak duen beharretara gerturatuz eta euskal herritar guztientzat, 16 urtetatik jubilazio adinera arte, trebakuntza, informazio eta orientazio profesio sistema integratua sortuz. Sistema honek langileak lagundu behar ditu bere ibilbide profesional osoan zehar, uneoro behar duen trebakuntza eta orientazioa eskainiz.

Zein gabezia estali beharko lituzke Plan honek?
Gaur egun dugun lanbide heziketa sistema ona da, gabezia handirik gabekoa. Lanbide Heziketako Euskal III.Plan honen bidez gure langile eta ikasleen kualifikazio profesionala hobetu, gero eta zorrotzagoa den ekoizpen sistema baten eskaeretara lanbide heziketa egokitu eta nazioarte mailan modelo propioa garatuz erreferente bilakatzea nahi dugu.

Lanbide Heziketa nahiko ezezaguna da oraindik. Nola lor daiteke gazteentzat erakargarriago egitea?
Lanbide Heziketa hedatu behar da. Lanbide heziketak eskaera handiena duten unibertsitate ikasketen adina lan merkaturatze tasak et antzeko soldata mailak dituela azaldu behar da. Era berean, lanbide heziketa unibertsitatean sartzeko baliogarri den beste bide bat ere badela azaldu behar da.

Zeintzuk lirateke euskal LHren indarguneak?
Asko dira. Ekipamendu onak eta profesional bikainak dituzten ikasgune sare bat. Etengabe garatzen ari diren zentroak… Baina ezaugarri bakar bat azpimarratu behar bada, enpresekin dagoen lotura azpimarra beharko litzateke.

Gure Lanbide Heziketak lan merkatuaren beharretara erantzuten duela uste duzu?
Enpresek baieztatzen ditugutenez, lanbide heziketako tituladunek enpresek eskatzen diotenari erantzuten diote. Hezkuntza Sailak egiten duen lanaren helburua behar horietara gero eta erantzun hobea ematea da. Horretarako, etorkizunean sor daitezkeen erronkei erantzuteko trebakuntza ere eman behar da.

Zein sektore ekonomiko dira LHko tituladun gehien eskatzen dituztenak?
Momentu honetan enpresek gehien eskatzen dituzten lanbide heziketako tituladunak industria familiarekin erlazionatuta dauden horiek dira: ekoizpen mekanikoa, elektzizitate eta elektronika, mantentze-lana… Hau koherentea da sektore industrialak pisu handia duen herrialde bat garelako.

Berriki Urrutiko Lanbide Heziketa Institutua abian jarri da. Zeintzuk dira Institutu hoen abantailak eta zein onespen gradua izan du?
Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuak lan arrazoi edo bestelako arrazoiengatik bertaratu beharreko lanbide heziketan parte hartu ezin duten pertsonei lanbide heziketan barneratzea ahalbidetzen die. ULHIn irakasten den trebakuntza izaera modularra du eta, beraz, ikasleak ez du ikasturte oso batean izena eman behar. Beraz, lanbide heziketako eskaintza malguago egiteko eta hau eskuragarriago egiteko beste modu bat da. Institutuak onespen maila handia izan du eta lehen ikasturtean eskaini ditugun modulo guztietan lau mila matrikula baino gehiago izan dira.

Nola sustatuko da hirueletasuna Lanbide Heziketan?
Globalizatutako ekonomia batean ingelesa lehiakortasun tresna da enpresentzat eta lan merkatuan sartzeko tresna langileentzat. Hori dela eta, lanbide heziketak ingelesaren ezagutza sustatu behar du eta horregatik hiru norabidetan lan egiten ari gara: lehenik eta behin, ingeles teknikoa barneratu dugu kurrikuluaren garapenaren barruan; bigarrenik, deialdi espezifiko baten bidez, hala nahi duten zentroek ikasgaien kopuru bat ingelesez irakasteko aukera sustatu da eta, azkenik, hala nahi duten bigarren ikasturteko ikasleentzat ingelesezko klaseak sustatu dira.

Nahikoa al da lanbide heziketako ikasleek europar programetan duten partehartzea?
Bai. Lanbide Heziketako 1.000 ikasle baino gehiagok parte hartu du europar programaren batean, hots, praktikak egiten dituzten ikasleen %10 inguru. Hala ere, datu horiek hobetzen saiatu behar dugu eta, puntu honetan, atzerriko hizkuntzen ezagupena zein nolakoa den aztertu behar dugu, hau, sarritan europar programetan parte hartzeko faktore mugatzailea baita.

LH eta Unibertsitatearen artean elkarlan bide gehiago izan beharko lirateke?
Bai eta horretan ari gara. Lortutako ziurtagirien elkarrekiko aintzatespena sustatu behar da, bai unibertsitate esparruan, bai lanbide heziketako esparruan, pertsonen bizi-ibilbide eta ibilbide profesionalak errazteko.

Gobernu Batzordeak urte hasieran bizitzan zeharreko trebakuntzarako legea onetsi zuen. Zeintzuk dira lege honen helburuak?
Legearen beraren arrazoien azalpenean esaten den bezala, bereziki lau dira helburu nagusiak. Lehenik, bizitzan zeharreko trebakuntza sustatzea, hau euskal herritarrek duten eskubidetzat finkatzen delarik. Bigarrenik, Lanbide Heziketako sistema osatu bat sortu nahi da, bizitzan zeharreko trebakuntza kontzeptutik abiatuta, non lanbide heziketa kualifikazioak lortzeko eta eguneratzeko eskubidetzat jotzen den eta lan esperientziaren bidez edota trebakuntza bide formal zein informal desberdinen bidez lortutako trebetasun profesionalak egiaztatzea eta aintzat hartzea ahalbidetzen den. Hirugarrenez, bizitzan zeharreko orientazio sistema sustatu nahi da, gai honetan eskuduntzak dituzten erakunde desberdinek egiten dituzten jarduerak barneratuz eta enplegu eta gizarte inklusio politiketan duen papera indartuz. Eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde desberdinen arteko elkarlana sustatzea, eta baita hauen eta esparru honetan lan egiten duten beste eragileen artekoa.

Zein enplegu tasa ematen da euskal Lanbide Heziketan titulatu direnen artean?
LHko Euskal Behatokiak eman dituen arabera, modu egonkorrean, 2009 urtera arte, tituladunen %80 eta %90 artean lortzen zuen lanpostu bat ikasketak amaitu eta 9 hilabeteko epearen barruan. Adeccok egindako ikerketa baten arabera, urtero, lanbide heziketako perfilek beste ibilbideetako perfilek baino enpleagarritasun maila handiagoa dute eta eskaera gehien duten unibertsitate ikasketen mailan kokatzen dira.

Zergatik gomendatuko zenuke Lanbide Heziketako gradu bat ikastea?
Orain arte emandako zenbait erantzun adibide garbiak dira. Lehenik eta behin, lanbide heziketak trebakuntza ona lortzeko aukera ematen du, izaera praktikokoa eta enpresek duten beharretara lotua. Bigarrenik, lan merkaturatzeko aukera handiak, eta ikasitakoaren arabera gainera zuzenean ikasitakoarekin erlazionatuta dauden lanpostuetan. Hirugarrenik, etorkizuneko garapen pertssonalerako ateak ixten ez dituelako. Gaur egun ekonomia munduan garrantzi handiko postuak dituzten hainbat pertsonek, nahiz eta orain unibertsitate ikasketak izan, bere lehen trebakuntza lanbide heziketan izan zuten.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.