Amnesty International erakundearen “Emakumeak eta Giza Eskubideak” erakusketa Donostian

Ekainaren 7tik uztailaren 8ra, Medicusmundi Gipuzkoa-k Kutxa Boulevard Aretoetako -1 aretoan “Emakumeak eta Giza Eskubideak” izeneko argazki erakusketa aurkeztuko du. Erakusketa Amnisty International erakundeak utzi dio Gipuzkoako elkarteari Donostian egingo duen erakusketarako.

Talde erakusketa honetan zenbait gai jorratzen dira, hala nola, emakume eta neskatoen aurkako indarkeria, ama hilkortasuna, legearen aurreko edota hezkuntza diskriminazioa eta munduko zenbait eremuetako emakumeen txirotasuna. Argazki bakoitzarekin bat eskubide zehatz baten errealitatearen azalpena emango da.

Erakusketa honekin, bai Medicusmundi Gipuzkoak eta baita Amnisty Internationalek ere emakumeen eskubideen urraketaren larritasuna eta hedapena azpimarratu nahi dute eta, bide batez, Estatuek barkamenik ez duten giza eskubideen urraketa hauen aurrean duten ardura bere gain har dezaten nahi dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE