Donostiako Sustapenak eta Banesto Fundazioak ‘Yuzz’ gazte ekintzaileak laguntzeko programan kolaboratuko dute

0
75

Donostiako Sustapenak eta Banesto Fundazioak sinatu duten kolaborazio hitzarmenari esker hiriburu gipuzkoarrak ‘Yuzz’ errendimendu altuko zentro bat izango du. ‘Yuzz’ delakoa heziketa-mintegi bat da eta izaera teknologikoko proiektuak dituzten 18-30 urteko gazteak aholkatuko ditu ditu.

2009an hasi zen programa bi heziketa-zentrorekin, bat Bartzelonan eta beste bat Madrilen. ‘Yuzz’ programaren hiru edizio hauetan 400 enpresa teknologiko osatu dira. 2012-2013 edizio berrian, Estatuko 35 hiritara helduko da.
Estatuko hiru proiekturik onenek diru-laguntza bat jasoko dute bere negozioa martxan jartzeko. Halaber, parte-hartzailerik onenek Silicon Valley-ra joateko aukera izango dute.

18-30 urteen arteko 20 parte-hartzaile hautatuko dira Donostian. Urriaren 31ra arte aurkez daitezke hautagaitzak eta parte hartzeko, gazteek bere datuak bidali behar izango dituzte www.yuzz.org webgunean dagoen formulario baten bidez.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.