‘Europa Helmuga’: Mugikortasun gida digitala

0
78

Gazteen Euskal Behatokiak hainbat urte eman ditu atzerrirako aukera eta baliabideen inguruan berri ematen eta, orain, informazio hori guztia sakeleko telefonoetarako zein tabletetarako egokitutako formatuko gida kaleratu du ‘Europa Helmuga’ izenburupean. Aipatu gidan, erabiltzaileek Europan zehar bidaiatzeko beharrezkoak izan daitezkeen argibide gehienak azaltzen dira: lana, prestakuntza, boluntario-lana, bidaiak…

Interneten barreiatuta dauden mugikortasun-aukera guztiak sailkatu eta ordenatu egiten dituen informazio-bilduma da Europar Batasunean mugikortasunarekin lotutako edozein jarduera burutu nahi duten Euskadiko gazte guztiei bideratutako gida hau. Gida zabal eta argi honek denbora aurrezten du, eta ibilbide pertsonalizatua osatzea ahalbidetzen du.

Europar Batasuneko herrialderen batera bidaiatzea pentsatzen ari den edozein gaztek bere buruari egin diezazkiokeen galderetatik abiatuta, hainbat baliabide eskaintzen ditu gidak, bai eta, informazio gehiago eskuratze aldera, kanpoko esteka seguruak ere. Gida 13 gaitan egituratuta dago, besteak beste: EBri buruzko informazioa, Europan barrena bidaiatzea, hizkuntzak, enplegua, prestakuntza, curriculum vitae-a, oposizioak, bekak eta praktikak, oporretako lana, au pair, Europako programak, boluntario-lana eta europar laguntza-sareak.

Atal bakoitza fitxatan banatuta dago, eta bertan honako hauek aurki daitezke: edukien deskribapen laburra, adibideak, aholkuak eta informazio gehiago lortzeko eta agiriak deskargatzeko estekak.

Mugikortasunera gazteria politiketan lan egiten duen jendearen agendan den gai nagusietako bat da. Izan ere, honen inguruan euskal gazteriaren artean egindako ikerketen arabera, hainbat gazte atzerrira joateko prest azaldu da (%40 inguru epe motzera ikasteko zein lanerako). Hala ere, ikerlan hauen arabera, gazteriak mugikortasun gaiaren inguruan informazio gutxi duela aurreikus daiteke; horixe da, behintzat, gazteen iritzia (hamarretatik hiruk soilik diote ondo informatuta daudela).

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.