Atzerriko unibertsitateetan ikasteko jarraitu beharreko pausoak

0
105

Ingeles maila altua ezinbestekoa da atzerrian ikasi ahal izateko

Atzerriko unibertsitate batean ikasteak balio erantsia eta aintzatespena ematen dio edozein ikasleren kurrikulumari. Hala ere, atzerriko programa akademiko batera heltzeko hainbat izapide bete behar dira halabeharrez. Unibertsitate bakoitzak eskaera prozesu desberdina izaten du. Horregatik, azken orduko ezustekorik ez izateko, komenigarria da ahalik eta lasterren erabakitzea zein unibertsitatera joan nahi duzun eta, gutxienez, urtebeteko aurrerapenarekin izapide guztiak hastea.

Unibertsitate gehienetan sarbiderako azterketa bat egin behar izaten da, SAT (Scholastic Aptitude Test) izenarekin ezagutzen dena. Azterketa honetan, hautagaiak eskatutako ikasketarako duen maila neurtzen da eta, batez ere, Estatu Batuetako unibertsitateetan burutu beharreko froga izaten da. Honekin batera, ingeles maila altua izatea ere funtsezkoa da. Ingeles maila frogatzeko bi azterketa nagusi daude: IELTS (International English Language Testing System) eta TOEFL (Test od English as a Foreign Language). Gradu edo graduondo bat ikasi nahi izanez gero, aipatu azterketetan nahikoa nota altua eskatzen da eta, horregatik, komenigarria litzateke azterketa hauek behar bezala prestatzea.

Zenbait unibertsitateetan, elkarrizketa pertsonalak ere burutu behar izaten dira. Hau ere, noski, aldez aurretik prestatzea gomendatzen da.

Ikasturte osoa atzerrian eman nahi dutenek, berriz, badute ‘summer session’ delako alternatiba. Hauek, ikasgai bat edo bi prestatzeko uda ikastaroak izaten dira eta, hainbat kasutan, jatorrizko unibertsitatean kredituak lortzeko ere balio dute. Ikastaro hauetan izena emateko prozesua askoz ere errazagoa da, baina aurrekoetan bezala, ingeles maila altua ezinbestekoa da. Gainera, ikastaro hauetan parte hartze aktiboa eta idatzizko lan desberdinak ere eskatzen ohi dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.