DBHko ikasleen %18k bere heziketaren etorkizuna baldintzapean jarriko duten gabezia ekonomiko latzak ditu

Adsis Fundazioak egindako ikerlanaren arabera, etxean arazo ekonomiko larriak bizi dituzten ikasleen garapen akademikoa %24 baxuagoa da

Adsis Fundazioak DBHko ia 3.000 ikaslerekin burututako ”Etorkizuna gaur hasten da” ikerlanaren arabera, Estatu mailan, ikasleen %18,4ak gabezia ekonomiko latzak ditu eta hauen ondorioz, ikasle hauen guztien hezkuntza-etorkizuna nabarmenki baldintzatua izango da. Gurasoak langabezian (%63), alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak (%70), aurreikusigabeko gastuak ordain–tzeko zailtasunak (%87) eta astean 3 aldiz behintzat haragia edo arraina jan ezin duten (%75) etxeetan bizi dira hainbat nerabe.

Adsis Fundazioaren txostenak krisiarengandik belaunaldi kaltetuenetarikoen egoera ezagutzera eman eta horrela beren beharrei erantzuna eman ahal izatea du helburu; hala nola, gazteek jasaten duten sustengu ezari buruz gizartea sentsibilizatzea. Ikerlanak agerian uzten duen moduan, gazte horiek guztiek eskolaz kanpoko laguntza eta jardueretarako aukera gutxiago izanik, beren errendimendua nabarmenki kaltetzen da. Konparaketa eginez gero, gazteen garapen akademikoa %24 baxuagoa da eta %61ak 3 irakasgai edo gehiago huts egin zituen aurreko ikasturtean. “Datuek, aukeren berdintasun egoera ezinezkoa den neurrian, gazte horien hezkuntza etorkizunaren zailtasunak agerian uzten dituzte,”, dio Carlos Melgarrek, Adsis Fundazioako Zuzendari Orokorrak.
[pullquote] Baliabide ekonomiko gutxiago dituzten ikasleek eskolaz kanpoko jarduera eta laguntzarako aukera gutxiago dituzte eta horrek bere ikasketa errendimenduan eragin zuzena du[/pullquote]

Ikerlanak begi-bistan uzten du ere, nola gainontzeko DBHko ikasleekin alderatuta, gazte horiek ez diren besteak bezain aintzat hartuak eta sostengatuak beren inguruan eta nola beren arrakasta itxaropena baxuagoa den: %37ak bere xedeak lortuko ez dituela uste du, eta %30ak ez daki DBHko ikasketak amaituko dituen, edo amaituko ez dituela uste du.

“Etorkizuna gaur hasten da” ikerlanean Estatuko Bigarren Hezkuntzako 24 institutu publikoetan DBHko ikasketak garatzen dituzten 2.970 nerabeek parte hartu dute. Gazte hauek Post-Milennial bezala ezagutzen den belaunaldia osatzen dute, hau da, 1997 – 2000 urteen bitartean jaiotako gazteak, nortzuk etorkizun on bat lor–tzeko zailtasunen jakitun izanik ere (%50ak etorkizuna beltz edo zalantzagarria ikusten du), beren buruan guztizko konfiantza dutenak (78%ak bere xedeak lortuko dituela uste du) eta beren xedeak lortzeko esfortzuaren balorean sinisten dutenak (%87a bere helburuak eskuratzeko ahaleginak egiteko prest dago). Deigarria da nola ikasleen gehiengoak (%56) autonomia eta beren ekintzen erantzule izatea lotzen duen.

Ikerlan honetan, Euskadiko Bigarren Hezkuntzako hiru zentru publikoetan DBHko ikasketak garatzen dituzten 280 nerabeek parte hartu dute. Ez da Estatu Espainiarrarekiko ezberdintasun nabarmenik somatu.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE