Bilboko Udalak gazteen ekimenak sustatuko ditu, “Ideiak Martxan” lehiaketarekin

0
64

Bakarka edo taldeka parte har daiteke, eta 18 eta 35 urte arteko lagunei zuzenduta dago

Bilboko Udalak “Ideak Martxan” deritzon lehiaketa jarri du martxan. Gazteek bultzatutako ideia berritzaile eta originalak saritzea da egitasmoaren helburu nagusia. Bakarka edo taldeka parte har daiteke, eta 18 eta 35 urte arteko lagunei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek proiektu soziokulturala aurkeztu beharko dute, gai hauetako bat ardatz hartuta: ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta ikusmen-arteak, musika, diseinua, literatura, softwarea, bideojokoak eta Internet, arkitektura, komunikazioa, jarduera soziokulturalak, berrikuntza soziala eta zientzia eta teknologia.

Izena emateko epea otsailaren 10ean bukatuko da, eta Bilboko bizitza sozial eta kulturala aberasten duten ekimenak hartuko dira kontuan. Saritutako proiektuek 900 eta 4.000 euro arteko finantziazioa jasoko dute, proposamenaren kalitatearen eta giza onuraren arabera.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.