Batxilergoko 400 ikaslek parte hartu dute ‘Kimika zuretzat’ ekimenean

0
55

Martxoaren 7ra arte, bigarren batxilergoko 400 ikaslek praktikak egin dituzte goizez nahiz arratsaldez Donostiako UPV/EHUko Kimika Fakultateko laborategian, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ‘Química para ti/Kimika zuretzat’ izeneko lankidetza-programari esker, batxilergoko ikasleak unibertsitatera hurbiltzeko helburuarekin. Jarduera aipatutako ikastegiko Marilo Gurrutxaga irakasleak koordinatu du.

Guztira hiru herrialdeetako bigarren hezkuntzako 32 ikastetxetako 400 ikaslek parte hartu dute, eta fakultateko 50 pertsonaren ardurapean aritu dira. Hogei praktika-saio inguru izan dira guztira, eta saio bakoitzak hiru esperimentu izan ditu. Hala, ikastetxe bakoitzak hiru esperimentu praktiko aukeratu ditu eskaini zaizkion sei aukeretatik. Praktika batzuek zerikusia dute bigarren batxilergoko kimikako programarekin: oxidazio-erredukzio balorazio bat egitea, azido-base balorazio bat egitea (ozpin baten azidotasuna neurtzen dute), edo azido batek eta alkali batek erreakzionatzean askatzen duten beroa neurtzea. Beste era bateko praktikak ere egin dituzte: hala nola, aspirina sintetizatzea edo disoluzio batzuk aztertzea haien elementu kimikoak identifikatzeko.

“Parte hartzen ari diren saio esperimental hauen bidez, modu praktikoan ikusi ahal izan dituzte termodinamika, kimika analitikoa eta erreakzio organiko eta inorganikoak barne hartzen dituzten kimikaren oinarrizko kontzeptuak. Horretarako, praktikak errazak eta bisualak egiteko, zehazki aukeratutako materiala izan dute beraien eskura. Gainera, ariketa esperimental bakoitzerako irakasle bat izendatuta izatearen abantaila daukate, eta hori, asko baloratzen dute ikasleek, azalpenak argiak eta hurbilekoak izatea ahalbidetzen baitu. Azken finean, edukia Batxilergoko gai-zerrendara egokitzen da eta selektibitatean planteatuko zaizkien ariketei ikasleek konfiantzaz aurre egin diezaioten bideratuta dago”, azaldu du Gurrutxaga irakasleak.

Praktika-saioei buruzko iritzia oso ona izan da 2008.urtean abian jarri zenetik, eta horixe adierazi dute ikasleek nahiz irakasleek praktiken amaieran bete dituzten inkestetan. Bestalde, ikasturtez ikasturte batxilergoko ikasleen eta aipatutako unibertsitate ikastegietako irakasleen parte hartzea areagotuz joan da.

DEIALDI HONETAN PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEAK:
CAED ARIZMENDI KIIB, CPEIPS AXULAR LIZEOA HLBHIP, CPEIPS ELKAR HEZI HLBHIP, CPEIPS HAZTEGI IKASTOLA HLBHIP, CPEIPS IRAURGI HLBHIP, CPEIPS LA ASUNCIÓN HLBHIP, CPEIPS LA SALLE HLBHIP, CPEIPS MANUEL DE LARRAMENDI HLBHIP, CPEIPS S.IGNACIO DE LOYOLA HLBHIP, CPEIPS S.JORGE S.L. HLBHIP, CPEIPS Sta. TERESA HLBHIP, CPEIPS SUMMA ALDAPETA HLBHIP, CPEIPS URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA HLBHIP, CPEPS ALMEN IKASTOLA LBHIP, CPEPS ERAIN LBHIP, CPES IBAIZABAL KOOP.E. IKASTOLA BHIP, CPES J.M.BARANDIARAN LIZEOA BHIP, CPES NTRA.SRA.DE AZITAIN BHIP, CPES OTEIZA LIZEOA POLITEKNIKOA BHIP, CPES SALESIANOS URNIETA BHIP, IES ARRASATE BHI, IES ELGOIBAR-AURREITURRE BHI, IES FRAY JUAN DE ZUMARRAGA-DURANGO BHI, IES HERNANI BHI, IES I. AROZENA-BARRUETA-TAR BENITO BHI, IES KOLDO MITXELENA BHI, IES LASARTE-USURBIL BHI, IES LIZARDI BHI, IES MENDEBALDEA BHI, ES PÍO BAROJA BHI, IES TALAIA BHI, IES UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI, IES XABIER ZUBIRI-MANTEO BHI

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.