Egunero 1.400 haur hiltzen dira urarekin erlazionatutako arazoak direla eta

0
65

UNICEFek salatu duenez, milioka pertsonek ez dute, oraindik ere, edateko ona den uraren hornidura bermatuta

Martxoaren 21ean Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Duela lau urte, Mileurteko Garapenerako Helburuetan edateko urarekiko finkatutako helburuak lortu ziren baina, nahiz eta Nazio Batuek ura eskura izatea giza eskubidetzat jo, oraindik ere, UNICEFek salatu duenez, milioka pertsonek ez dute edateko ona den uraren hornidura bermatuta. UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, mundu osoan, 768 milioi per–tsonek ez dute edateko ona den uraren hornidura bermatuta eta, ondorioz, urtero, milaka hau gaixotu eta hil egiten dira. Imagina daitekeen bezala, edateko ona den uraren hornidura bermatuta ez duten pertsona horiek guztiak txirotasunean bizi dira landaguneetan edota hiri handiko auzo marginaletan.

UNICEFen kalkuluen arabera, egunero, bost urtetik beherako 1.400 haur hiltzen dira edateko ona ez den ura edateagatik sortzen diren gaixotasunen ondorioz. UNICEFeko ur, saneamendu eta higiene programetarako arduraduna den Sanjay Wijesekeraren esanetan, ”haur guztiek dute biziraupenerako, osasunerako eta etorkizun propioa eraikitzeko eskubidea. Lanean jarraitu behar dugu munduan bizi diren pertsona guztiek edateko ona den ur hornidura bermatuta izan arte, azken finean, giza eskubide bat baita”.

Milurteko Garapenerako Helburuetan edateko ona den urarekiko ezarritako xedea 2010. urtean lortu zen, urte horretan, giz populazioaren %89a edateko ona den uraren hornidura lortu omen baitzuen. Urte berean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak ona edateko uraren hornidura eta saneamendua giza eskubidetzat aldarrikatu zituen eta, ondorioz, pertsona guztiek eskubide hau bermatuta izan beharko lukete.

Wijesekerak salatzen duenez, ”gezurra badirudi ere, oso txiroak ez diren herrialdeetan ere, edateko ona ez den uraren hornidura bermatuta ez duten milioika pertsona bizi dira. Gure esfortzua marginatuta dauden taldeetan oinarritu behar dugu, hots, sarritan ahaztuta geratzen direnak, txiroenak eta desabantaila handienak dituztenak”.
UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, edateko ona den ur hornidurarako iturri hobetuak ez duen munduko populazioaren 2/3 hamar herrialdeetan soilik pilatzen da: Txina (108 milioi), India (99 milioi), Nigeria (63 milioi), Etiopia (43 milioi), Indonesia (39 milioi), Kongoko Errepublika Demokratikoa (37 milioi), Bangladesh (26 milioi), Tanzaniako Errepublika Batua (22 milioi), Kenya (16 milioi) eta Pakistan (16 milioi).

Gainera, UNICEFek azpimarratu duenez, edateko ona ez den uraren hornidura falta gehien pairatzen dutenak emakumezkoak izaten ohi dira. Izan ere, emakumeen lana izaten ohi da kontsumorako behar den ura lortzea eta horretarako, sarritan, oso bidaia luzeak egin behar izaten dituzte egunero.

UNICEFek Ur, Saneamendu eta Higienerako programak ditu 100 herrialde baino gehiagotan. Hauen bidez, edateko ona den uraren hornidura bermatzea lortu nahi da gehienbat.

Nigerrerako tantak
Gure artean, 6 ikastoletako ikasleek eta Bilboko Bakuva Elkarteko haurrek ekintza desberdinak burutu dituzte ur, saneamendu eta higienerako eskubidea aldarrikatzeko. Zehazki, Gipuzkoako Larramendi Ikastetxea, Colegio Alemán eta Langaitz Ikastola; eta Bizkaiko Lauro Ikastola, Dolaretxe eta Bakuva Erakundea izan dira Uraren lasterketetan parte hartu dutenak. estatu mailan, 80.000 ikasletik gora parte hartu ute lasterketa hauetan. Lasterketa hauek ‘Nigerrerako tantak/Gotas para Níger’ kanpainaren barruan antolatu dira, UNICEFek kudeatzen duen ‘Enrédate’ programaren barruan. Honen xedea, Nigerreko biztanleen ur, saneamendu eta higiene baldintzak hobetzea da. Niger da mundu mailan eskubide hau gehien urratzen duen estatuekiko bat, bertako biztanleriaren %50ak ez baitu edateko ona den ur hornidura bermatua eta landagunetan bizi den populazioaren %4k soilik du saneamendua bermatua.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.