‘Nire gorputza, nire erabakia’ ikus-entzunezko lehiaketa abian da

0
77

Emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da lehiaketa honen helburu nagusia

Pasa den irailaren 15ean abian jarri zen “Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa, Medicusmundi Bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz.

Hemen zein Hegoaldeko herrialdeetan, emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Aurteko edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria sinbolikoa salatzean jarriko da arreta, indarkeria sinbolikoa emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa bezala salatuz.

Indarkeria sinbolikoa ikusezin, leun eta normaltasun handiko indarkeria mota da, baita gorputz-indarkeria baino agerikotasun gutxiagokoa. Hortaz, gorputz-indarkeria baino iruzurrezkoagoa da, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak mantentzen zein betierekotzen laguntzen duelako.

Publizitatea, moda, abestien letrak, errefraua zein atsotitzak, bideo-jokuak, eleberriak, aldizkariak eta karikaturak, besteak beste, emakume eta gizonen arteko menperatze eta ezberdintasunezko harremanak transmititzen eta natural egiten dituzten bitartekoak dira. Bitarteko hauen bidez transmitizen diren mezu gehienak, batzuetan, oharkabean erabil–tzen dira, berezko identitate kulturala, tradizioa eta eguneroko jarduera dela eta. Modu honetan, emakumeak zer diren eta egiten dutenganako mesprezua eta iseka bultzatzen duten mezuak transmititzen dira, baita emakumeek egiten dutenganako beldurra eta mesfidantza zein emakumeen mendetasuna eta gorputz-indarkeria eta guzti legeztatzen duten mezuak hedatzen laguntzen da.

Lehiaketa honetan Bizkaian jaio, biLehiaketa honetan Bizkaian jaio, bizi, lan egin edo ikasten duen edozein pertsonak har dezake parte, hala ere, parte-hartzea taldeka izan behar da, 4 pertsonaz osatutako taldez, hain zuzen. Beraien ikus-entzunezkoa egiteko talde bakoitzak medicusmundi bizkaiak lehiaketa honetarako proposatzen dituen bi abestien artean bat hautatu behar izango du: ‘Mi cuerpo no se vende’ Idily Adalicia Mérida eta Sacate Jag guatemaldarrek egindako kolaborazioa eta ‘Zauriak’ Esne Beltza feat Olaia Aretxabaleta

Ikus-entzunezko lanak bideo-plataforma batera (youtube, vimeo, etab.) igo behar izango dira eta esteka hori, zein taldea osatzen duten pertsona guztien datuak, email batean bidali behar izango dira, azaroaren 5a baino lehenago, hurrengo posta elektronikora: educa.bizkaia@medicusmundi.es.
Informazio osoa: http://www.medicusmundibizkaia.org/

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.