Eta zuk, zenbat denbora ematen duzu etxeko lanak egiten?

0
116

ELGA/OCDEk egindako azterlan baten arabera, Espainian, batez beste, 15 urteko ikasleek astero 6 ordu baino gehiago ematen dute etxeko lanak egiten

ELGA/OCDE erakundeak, Pisa 2012 txostenan lortutako emaitzetan oinarrituta etxekolanek hezkuntzan duten aldeak aztertu ditu. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, PISA txostenan emaitza onenak lortzen dituzten ikasleek ordu gutxiago ematen dituzte etxekolanak egiten.

Azken hamarkadan ELGA osatzen duten herrialdeetako 15 urteko ikasleek astero etxeko lanak egiten ematen duten ordu kopurua, batez beste, jaitsi bada ere, Estatuko ikasleek, oraindik ere, sei ordutik gora ematen dute astero etxekolanak egiten eta, horrela, denbora gehien ematen dituzten ikasleen sailkapenean laugarren postuan aurkitzen dira. PISA txostenan emaitza onenak lortzen ohi dituzten Finlandia eta Hego Koreako ikasleek, berriz, hiru ordu baino gutxiago ematen dituzte etxeko lanak egiten. Beraz, garbi dago etxeko lanak egiten denbora gehiago ematea ez dela arrakastaren sinonimo.

ELGAk ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2003. urtean 15 urteko ikasleek etxeko lanak egiteko ematen zuten denbora, batez beste, 5,9 ordu ziren. 2012an, aldiz, ordu kopuru hori ordubete murriztu da. Italia (8 ordutik gora), Irlanda, Polonia eta Espainia (hirurak 6 ordutik gora) dira ELGAko sailkapen honetan lehenengoak eta hauen aurretik, nahiz eta ELGAko kide ez izan, Errusia aurkituko litzateke (10 ordu baino gehiago).

Alde ekonomikoak
Txosten honen arabera, maila ekonomiko altua duten familietako ikasleek, batez beste, 5,7 ordu ematen dituzte astero etxeko lanak egiten. Familia erdenaituetan bizi diren ikasleek, aldiz, 4,1 ordu ematen dituzte.

Adituen ustetan, etxeko lanek ikasleen etekinan diren aldeak susta ditzakete eta, horregatik, familia erdenaituetako ikasleei ere etxeko lanak egiten denbora gehiago ematea eskatzen zaie.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.