Lanbide heziketako datorren ikasturterako matrikulazio-egutegia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkun–tza Politika eta Kultura Sailak lanbide heziketako datorren ikasturterako matrikuletarako egutegia ezagutzera eman du.
Lanbide heziketako ikasketak burutu nahi dituzten ikasleek eskaerak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute maiatzaren 25 eta ekainaren 5a bitartean, bi egun horiek barne. Eskaera online egiten bada, epea egun bat lehenago amaituko da, hots, ekainaren 4an.

Onartutako eskaeren behin behineko zerrenda uztailaren 9an argitaratuko da eta behin betikoa, berriz, uztailaren 15ean. Plaza lortu duten ikasleek uztailaren 16 eta 21 bitartean gauzatu beharko dute bere matrikula. Ikasle errepikatzaileek edo bigarren mailara pasako diren horiek, ekainaren 16 eta uztailaren 6a bitartean gauzatu beharko dute bere matrikula.

Aipatu epe horien barruan matrikula gauzatzen ez duten ikasleek bere plazari uko egiten diotela ulertuko da eta dagokien plazaren gaineko eskubide guztiak galduko dituzte.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE