Bilboko Udalak gazteen eta alkoholaren inguruko ikerketa burutu du

0
137

Helburua hiri gazte eta bizi baten eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka bilatzea da

Bilboko Udalak kaleko edanari buruzko azterlan bat egin du. Azterlana pasa den urtearen amaieran jarri zen abian kalean alkoholdun edariak edatearen ondorio batzuei (zikinkeria, auzokoen–tzako eragozpenak, neurriz gaineko kontsumoak,…) aurrea hartzeko. Udalaren ustetan, horietako ondorio batzuk kaleko edana praktikatzen duten gazteei dagozkie eta beste batzuk, berriz, hiriari. Azterlan horrekin, Udalak hiri gazte eta bizi baten eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka lortu nahi duela adierazi du. Izan ere, gazteen aisialdiak eta bizilagunen atseden eskubideak sarritan topo egiten dute, batez ere kaleko edanaren kasuan. Aipatu oreka lortzeaz gain, gazteen artean neurriz gain edatea bezalako arrisku-jokabideak ekiditeko estrategiak ere garatu nahi dira.

Duela bi urte jada antzeko azterlan bat burutu zen Bilbon. Azterlan horren arabera, kaleko edana egiten zutenen batez besteko adina 19 urtekoa zen. Oraingoan, informazioa eguneratzeaz gain, Europako eta Estatuko beste hiri batzuetako antzeko problematikak ere aztertu dira. gazteek ere zer esana izan dute azterlan horretan eta haien ikuspuntua eta proposatzen dituzten alternatibak jaso dira. Izan ere, txostenean jasotzen den moduan, gazteek parekoekin gizarteratzeko espazioak bilatzen dituzte. Helduaroko prozesuan, alkoholaren kontsumoak garrantzi handia du gure gizartean. Hala ere, txostenean jasotzen den moduan, sarritan kontsumoak oso goiztiarrak dira (16 urte baino gutxiagorekin). Litroak kalean edaten dituzten gazteak batez ere ikasleak izaten dira; lanean diren gazteek nahiago dute tabernetara joatea. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, kalea ez da alkohola edateko gazteek gustukoen duten tokia. Sailkapen horretan, taberna eta diskotekak azaltzen dira lehen bi postuetan.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.