Giza Eskubideen inguruko katedra sortu dute UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak

Bi ereakundeek ‘Giza Eskubideak eta Botere Publikoak’ izeneko katedra sortzeko, garatzeko eta mantentzeko hitzarmena sinatu dute. Helburua UNESCO Katedren Munduko Sarean sartzea da

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez, euskal gizarteko giza eskubideen aldeko kultura sustatzea eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea hobeto eta areago aplikatzea helburu duen ‘Giza Eskubideak eta Botere Publikoak’ izeneko katedra sortzeko hitzarmena sinatu dute. Asmoa da botere publikoek diziplina horretan aurkitu ahal izatea jarduera publikoa, giza eskubideen arabera, eraginkortasun handiagoz eta biziago garatzeko laguntza gehigarria aurkitu ahal izatea.

Unibertsitate publikoko zein Jaurlaritzako ordezkariek azaldu dutenez katedraren funtzio zehatzak hiru esparrutara mugatuko dira: ikerketa eta zabalkundea; prestakuntza; eta, aholkularitza erakunde eta gizartearentzat. Aipatu funtzio horiek garatu ahal izateko, besteak beste, honako jarduera hauek burutu nahi dira: argitalpen espezializatuen prestaketa; giza eskubideen egoerari buruzko txostenen prestaketa; eztabaida-foroen antolaketa; eta giza eskubideak gainbegiratzeko nazioarteko mekanismoetan eta kideko erakundeen bestelako nazioarteko sareetan parte-hartzea.

Erreminta akademiko hau sortzea giza eskubideen agenda sortu berriarekin lerrokaturik dago, hortxe kokatzen baititu Eusko Jaurlaritzak bizikidetzaren arloko datozen urteotako politikak. Alde horretatik, katedra honen ikerketa-lerroak, gaikuntza eta aholkularitza institituzionala gai desberdinetan hedatu ahal izango dira.

Katedraren jarduera-programa Jarraipen Batzordeak hartuko dituen erabakiei jarraituz garatuko da, eta Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren ordezkariek osatuko dute. Giza Eskubideak eta Aginte Publikoak Katedraren egoitza Unibertsitateko Bizkaiko Campusean egongo da.

Katedra finantzatuko da Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren diru-ekarpenekin, UPV/EHUk egiten dituen ekarpenekin (ekarpen ez-ekonomikoak) eta aurreikusitako jardueren esparruan kanpoko beste iturri batzuetatik lortu ahal izango diren laguntza eta diru-laguntzekin.

2016an 37.500 € bideratuko ditu Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak xede horretara. UPV/EHUk areto bat jarriko du Katedrak erabiltzeko, eta etorkizunean sortu ahal izango diren premien eta aretoen erabilgarritasunaren arabera zabaldu ahal izango da. Bestalde, Katedraren funtzionamenduan lagunduko du Unibertsitateko pertsonalaren lankidetza eskainiz eta bere jarduerak garatzeko unibertsitatean erabiliko diren aretoak, azpiegiturak eta zerbitzuak mantentzeko ardura bere gain hartuz.
Ekimen horren berehalako bidea UNESCO Katedren Munduko Sarean sartzea izango da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE