Siriar errefuxiatuak eta berehalako deserreritzearen biktimak izango dira Zinexit Topaketak-etako protagonista

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen ohi duen Zinexit-Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren aurtengo edizioa azaroaren 14 eta 17 bitartean izango da. Zinemaldi horren atarikoa da Zinexit Topaketak eta, azken honek, siriar errefuxiatuen eta berehalako deserriratzearen biktima diren bizipenetara hurbiltzeko aukera emango du.

Siriar errefuxiatuen egoera ‘A Syrian love story’ dokumental luzearen bidez aztertuko da. Sheffield Documentary Festivaleko epaimahaiaren sari nagusia jaso du lan horrek eta siriar familia errefuxiatu batek bost urtetan zehar bizi izandako gora beherak azaltzen ditu.

Espainiatik deserriratutako immigranteen egoera, berriz, ‘Express’ film laburraren bidez aztertuko da. Lan horrek Espainian 72 ordu baino gutxiagotan deserriratzen diren immigranteen ezintasuna erakusten du. Film biak ikusi ondoren, ikusleek solasaldi batean parte hartu ahalko dute.

Zinexit Topaketak iaz jaio zen Zinexit-en atariko gisa. Esan bezala, Zinexitek azaroaren 14 eta 17a bitartean ospatuko du bere zazpigarren edizioa. Ekimen biek aldarrikatzen dute, desberdintasunaren errespetutik eztabaida erraztu, eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza den zinema hezkuntza tresna. Hortaz, gizakiaren duintasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzea du helburu Zinexit-ek, elkarrekiko errespetutan oinarritutako ideiak, nahiak, printzipioak eta baloreak kontrajarri eta eztabaidatu ahal izateko herri eta gizarteari zuzendutako guneak sortuz.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE