Neska eta mutilen arteko eten digitala desgertu da

EUSTATek berriki eman dituen datuen arabera, Internet erabiltzen duten gizon eta emakumeen kopuruak oso antzekoa dira adin tarte guztietan

Internet ez da jada gizonen kontua. Eustatek berriki eman dituen datuen arabera, euskal biztanleen artean Internet erabiltzen duten gizon eta emakumeen kopuruak oso antzekoak dira. Hala ere, duela gutxi hori ez zen horrela. Izan ere, Internet erabiltzaile gehienak gizonezkoak ziren. Zorionez, azken urteetan gorakada nabarmena eman da emakume erabiltzaileen kopuruan. Euskadin bizi diren biztanleen % 84,6k Internet erabiltzen du, hots, 1.370.000 erabiltzaile inguru.

Eustatek gai horren inguruan kaleratu duen azken txostenaren arabera, gizon eta emakumeen arteko eten digitala 6 puntu ingurukoa da. Horrela, 15 urtetik gorako biztanleen artean, Internet erabiltzen duten gizonak gizonezko guztien % 77,1 lirateke. Emakumezkoen kasuan, berriz, kopuru hori % 71,2koa litzateke. Hala ere, erabiltzaileen multzoa aztertuta oso oreka handia ematen da: erabiltzaileen % 50,2 gizonezkoak dira eta % 49,8, berriz, emakumezkoak. Azkenik, Eustatek azpimarratzen duenez, 15 eta 24 urte bitarteko euskal gazte guztiek (% 99) Internet erabiltzen dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE