Erabili Euskara Bilbon

Bilboko Udalak, ”Darabilbo” programaren bitartez, abenduan zehar euskarazko jarduera ugari eskainiko die Bilboko euskaldunei doan

0
24

Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak elkarlanean antolatzen duten “Darabilbo” programaren helburu nagusia aisialdian euskararen erabilera bultzatzea da, modu lasaian eta kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako doako jarduera ugarirekin. Modu horretan, euskaraz hitz egiten duten eta euskaraz bizi nahi duten pertsonen artean euskara eta euskaren erabilera normalizatu nahi dira. “Erabili Euskara Bilbon” lelopean, “Darabilbo” programako jarduerak taldeetan egiten dira hilero (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta hiriko barruti guztietan. Euskara ikasten ari direnentzat da, euskara hobetu nahi dutenentzat, edo kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dutenentzat. 

Ildo horretan, urte amaierarako hainbat jarduera antolatu dira Darabilbo egitasmoaren barruan: bisita gidatuak Bilboko Arte Ederren Museoan, euskal dantza saioak, gozogintzako tailerrak, bertso-tailerrak, magia-tailerrak, zine-foruma, eta, nobedade modura, ginkana zozketarekin.

Aurrenekoz egingo da ginkana zozketarekin. abenduaren 21ean, San Tomas egunean, egingo da ginkana. Egun horretako 11:00etan WhatsAppeko talde bat egingo da jarduera horretan izena emandakoekin eta pista bat emango zaie Bilboko leku bat asmatzeko. Leku hori zein den asmatzen duten lehenengo pertsonen artean Gabonetako lau otzara zozkatuko dira. Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web-orrian eman behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea.

Aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dutenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.