Bilborockek 23 urte bete ditu

Kontzertu-aretoak gazteei gonbit egiten die sare sozialetan gogora ditzaten han izan dituzten unerik onenak

0
128

Bilboko Udalaren Bilborock aretoak 23 urte bete ditu, eta urteurren hori ospatzeko bilbotarrak gonbidatzen ditu, sare sozialen bidez, konta dezaten zein izan den urte hauetan guztietan gogokoen izan duten ekitaldia, eta parteka ditzaten Bilborocken bizi izandako uneen argazkiak.

Nahi duenak aukeran du bere oroitzapenak eta bat-bateko argazkiak partekatzea Bilborocken Facebooken argitaratutako abiarazte postean, zeinak @bilborockbilbao etiketa baitarama, #Bilborock23urte traola baliatuz horretarako. Parte hartzen dutenen artean txeke-opari bat zozkatuko da, 80 eurokoa, Fnac.es-en gastatzeko. Parte hartzeko ekintza bakoitzak zozketan parte hartzeko aukera bat ekarriko du.

Gainera, Bilboko Udalak, Bilborocken bitartez, beste ekimen bat jarri du abian, 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, parte har dezaten #EtxeanGeratukoGara #BainaAspertuGabe ekimenean eta parteka ditzaten, sare sozialen bidez eta traol horiek erabiliz, beren sorkariak, proposamenak eta ekimenak, hala nola modu akustikoan kantatzeko abestiak, etxean egin daitezkeen jarduera berrietarako ideiak, hitzorduak, lehiaketak, dantza ikastaroak eta gimnastika ariketak, besteak beste.

Bilborock erabilera anitzeko aretoan 6.000 ekitaldi baino gehiago egin dira 23 urte honetan. Horien artean, 1.900 musika kontzertu izan dira zuzenean, eta 1.500 antzezlan. Gainerakoak, zinema emanaldiak, hitzaldiak, lantegiak, aurkezpenak, formazio saioak eta era guztietako topaketak izan dira.

Guztira, milioi 1 pertsona baino gehiago izan dira Bilborock-en, programatutako jarduerez gozatzen. Eta, kontuan hartuz gero Lab aretoa jende gutxirentzako emanaldiak egiteko erabili izan duten pertsonak eta zazpi entsegu aretoetan beren bandekin entseguak egin izan dituzten musikariak, kopurua, guztira, 1.340.000 pertsona dira.

Urte hauetan guztietan, Bilborockeko oholtzatik igaro dira bertako taldeak nahiz nazioartekoak, hala nola Doctor Deseo, Robbie Williams, The Coors, Cristina Rosenvinge, M-Clan, Mojinos Eskozios, Mago de Oz, Rosendo, Amaral, Eskorbuto, Su ta Gar, Mikel Erentxun, Australian Blonde, Gozategi, Los Planetas, MCD, Lehendakaris Muertos, Narco, Boikot, Antonio Orozco, Chambao, Mala Rodríguez, Pereza, Elefantes, Urtz, Love of Lesbian, Melendi, Kepa Junkera, Zea Mays, Gatibu eta beste asko.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.