2007/08 ikastaroan soilik gazte etorkinen%1,5ek -Europar Batasunekoak zenbatu barik- unibertsitateko ikasketak egin zituzten Madrileko Unibertsitate Autonomoen zenbait ikertzailek egindako ikerketa baten arabera. Gauzak horrela, Adituek etorkizunari begira ohartarazten dute estatu espainolarraren goi mailako ikasketako lanpostuetan egongo direla lanean etaa eta gaur egun baino askoz ere gehiago, etorkinak eskulan merkea izango direla gauzak horrela jarraituz gero.
Bestetik, ‘Bigarren belaunaldia Madrilen’ (La segunda generación en Madrid) ikerketak, 4.000 gazte atzerritar elkarrizketatu zituen eta %53k unibertsitateko ikasketak egin nahi dituela erantzun baina bakarrik %23k uste du lortuko duela erantzun zuen. Halaber, Bofill Fundazioak finantzatutako ikerketa batean non Kataluniako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako 1.148 ikasleei ea ikasketekin jarraitzeko intentzioa zuten galdetu zitzaien, espainiako naziotasuneko %86,6 gaztek eta etorkinen soilik %68,4ek baietz erantzun zuten.
Azken ikerketa honen arabera, 16 urte gorako gazte etorkinen %13,8k ikasketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ondoren bertan behera uzten dituzteeta espainiako %6,7k. Era berean, lanaren xedea etorkinak zergatik ikasketak uzten dituzten edo ez azaltzea da. Badirudi naziotasuna determinatzailea dela eta gurasoen formakuntzak ere garrantzi handia duela, batez ere amena.
Gurasoen eragina
Emakume atzerritar gehienek euren bikotea baino azpiko kualifikazioa dute. Alabaina, soilik gurasoen %6ak lehenengo mailako ikasketak zituzten eta guraso errumaniarren kasuan, behintzak bikote kide batek goi-mailako ikasketak zituen. Hala ere, etorkinak batez ere kualifikazio baxuko lanpostuetan dago lanean. Hortaz, baldintza ekonomikoak eta kulturalak ikasketak hautatzeko orduan garrantzi handia dute baina sexua, ostera, ez.
Ikerketak bereizketak egiten ditu nazitasunaren arabera. Txosten honek etorkinetatik errumaniarrak direla euren ikasketekin gehien jarraitzen dituztenak eta Ganbiakoak gutxien adierazten du. Ganbiako bakarrik %26,44en gazteek 1ºbatxilergora igaro ziren.
Maroko atzerritarrei dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ugari daude baina ez batxilergon. Maroko eta Ganbiako ikasleak Lanbide Heziketako zikloak egitea nahiago dute. Txinatarren kasuan ordea, oro har, oso ikasle gutxi dago baina gehienak batxilergoa ikasten dute.
Madrilen Segregazio etnikoa bigarren hezkuntzan (La segregación étnica en la educación secundaria de la cuidad de Madrid), Madrileko Unibertsitate Autonoma eta Konplutense Unibertsitateko hainbat irakaslek egindako azterketa bat da. Lana Madrileko 30 institutu bai publiko, bai itunpeko institutuetan egin zen eta %23 etorkinak ziren.
Txostenatik atera daitekeen ondorio bat zenbait etorkin itunpeko ikastetxe batean ikasten hasten direla eta han gaizki ibiltzen badira publiko batera bidaltzen dituztela eta bertan ere ikaskuntzan aurrerapenak egin ez dituztela ikustean, ez akademikoa den kanpo programa batera bidaltzen dituztela da. Datuen arabera, 14 zentru horietatik, etorkinen %48k hezkuntza konpentsatoriora bidali zituzten.<
Azterketan esku hartu duten adituek ondorioztatu dute zentru publikoetan atzerritar ugari pilatzen ari direla eta hauek ez dituztela nahiko baliabide hezkuntza sistema errealitatera moldatzeko.
Kulturartea kontutan hartzea
Oro har, Ikerketa oroen emaitzetatik azpimarra daiteke gazte hauek ikasten dauden ikastetxeak ere eragin handia dutela haien erabakietan. Zenbait adituek zentru batzuetan etorkin ikasleak hezkuntza konpensatzaile -desabantaila sozial egoeran dauden gazteei hezkuntza programa baten bidez hezkuntza bermatzea-, dibertsifikazio talde edota berma sozialeko programetara bidaltzen dituztela diote. Eta modu honetan, ikasleak derrigorrezko hezkuntza amaitu dezake inongo titulaziorik gabe.
Hauen hitzetan beharrezkoa da kulturartea aintzat hartzea hezkuntza sisteman orain dela hainbat urte berdintasunarekin egin zen moduan eta lege bat onetsi.