Auzolandegiak 2010 abian

0
73
Eusko Jaurlaritzak 500 plaza eskaintzen ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteak udako auzolandegietan parte hartzeko eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 20tik aurrera.
Boluntariotza-esperientzia baten bidez, jatorri desberdineko gazteei aldi batez elkarrekin bizi, elkar ezagutu eta aurreiritziak gainditzeko aukera eskaintzea, herri edo komunitate batentzat onuragarriak diren lanak egitean datza auzolandegia. Urtero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadin zein estatuan edo atzerrian eskaintzen ditu egonaldiak.
Aurtengoan, 222 plaza Euskadiko auzolandegietan jarduteko, 151 gainerako autonomia erkidegotan jarduteko eta 125, atzerrian jarduteko dira. Estatuan eskaintzen diren 151 plazetan autonomia erkidego guztiak agertzen dira. Atzerriko plazetan berriz, honako herrialdeetan egin daitezke egonaldiak: Alemania, Austria, Belgika, Hego korea, Eslovakia, Ameriketako Estatu Batuak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, India, Islandia, Italia, Lituania, Japon, Maroko, Mexiko, Montenegro, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan, Togo, Turkia, Ukraina eta Vietnam.
Auzolandegi mota desberdinak daude. Hots, ondasun kultural eta arkitektonikoa berreskuratzea xede duten auzolandegiak, ingurumen auzolandegiak daude, ekintza sozialeko auzolandegiak (ahalmen urritasunak dituzten pertsonei laguntzeko), artistikoak edota komunikazio arlokoak.
Euskadiko auzolandegietan esku hartzeko, auzolandegi hauek izango diren dataren baino 10 bat egun lehenago itxiko da izena emateko epea. Estatuko beste auzolandegietara joateko, izena maiatzaren 10ean baino lehenago eman behar da eta nazioarteko auzolandegietarako maiatzaren 7an baino lehenago. Nazioarteko auzolandegi gehienetan parte hartzeko ingelesez ondo jakin behar da. Hala ere, batzuetan nazioarteko auzolandegiak beste hizkuntza batean izaten dira: frantsesez, alemanez…
Auzolandegietan parte hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea beharrezkoa da. 20-25 bat orduko lana egiten da astean; goizez, gehienetan. Arratsaldean eta jai-egunetan, aisialdiko jarduerak, ingurunea ezagutzeko irtenaldi eta txangoak, ekintza kulturalak eta abarrekoak egiten dira. Auzolandegi bakoitzean 15-20 bat boluntario aritzen dira, eta horiez gain lan teknikoaren arduraduna eta auzolandegiko zuzendaria eta begiraleak ere izaten dira. Ostatu eta elikadura gastuak antolakuntzaren esku daude. Gazteak, berriz, 72 euroko kuota eta bidaia gastuak ordaindu behar ditu.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 25 urte daramatza auzolandegiak antolatzen eta Euskadiko udalen eta irabazi asmorik gabeko hainbat erakundeem laguntza jasotzen duen ekimena da auzolandegiena.
Auzolandegien inguruko informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.net web gunean.

Eusko Jaurlaritzak 500 plaza eskaintzen ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteak udako auzolandegietan parte hartzeko eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 20tik aurrera. Boluntariotza-esperientzia baten bidez, jatorri desberdineko gazteei aldi batez elkarrekin bizi, elkar ezagutu eta aurreiritziak gainditzeko aukera eskaintzea, herri edo komunitate batentzat onuragarriak diren lanak egitean datza auzolandegia. Urtero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadin zein estatuan edo atzerrian eskaintzen ditu egonaldiak. Aurtengoan, 222 plaza Euskadiko auzolandegietan jarduteko, 151 gainerako autonomia erkidegotan jarduteko eta 125, atzerrian jarduteko dira. Estatuan eskaintzen diren 151 plazetan autonomia erkidego guztiak agertzen dira. Atzerriko plazetan berriz, honako herrialdeetan egin daitezke egonaldiak: Alemania, Austria, Belgika, Hego korea, Eslovakia, Ameriketako Estatu Batuak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, India, Islandia, Italia, Lituania, Japon, Maroko, Mexiko, Montenegro, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan, Togo, Turkia, Ukraina eta Vietnam. Auzolandegi mota desberdinak daude. Hots, ondasun kultural eta arkitektonikoa berreskuratzea xede duten auzolandegiak, ingurumen auzolandegiak daude, ekintza sozialeko auzolandegiak (ahalmen urritasunak dituzten pertsonei laguntzeko), artistikoak edota komunikazio arlokoak.Euskadiko auzolandegietan esku hartzeko, auzolandegi hauek izango diren dataren baino 10 bat egun lehenago itxiko da izena emateko epea. Estatuko beste auzolandegietara joateko, izena maiatzaren 10ean baino lehenago eman behar da eta nazioarteko auzolandegietarako maiatzaren 7an baino lehenago. Nazioarteko auzolandegi gehienetan parte hartzeko ingelesez ondo jakin behar da. Hala ere, batzuetan nazioarteko auzolandegiak beste hizkuntza batean izaten dira: frantsesez, alemanez…Auzolandegietan parte hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea beharrezkoa da. 20-25 bat orduko lana egiten da astean; goizez, gehienetan. Arratsaldean eta jai-egunetan, aisialdiko jarduerak, ingurunea ezagutzeko irtenaldi eta txangoak, ekintza kulturalak eta abarrekoak egiten dira. Auzolandegi bakoitzean 15-20 bat boluntario aritzen dira, eta horiez gain lan teknikoaren arduraduna eta auzolandegiko zuzendaria eta begiraleak ere izaten dira. Ostatu eta elikadura gastuak antolakuntzaren esku daude. Gazteak, berriz, 72 euroko kuota eta bidaia gastuak ordaindu behar ditu. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 25 urte daramatza auzolandegiak antolatzen eta Euskadiko udalen eta irabazi asmorik gabeko hainbat erakundeem laguntza jasotzen duen ekimena da auzolandegiena. Auzolandegien inguruko informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.net web gunean.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.