Wash United kanpaina Afrikan

WASH United nazioarteko sentsibilizazio-kanpaina bat da eta 2010eko Munduko Futbol Txapelketa Hego Afrikan jokatuko dela aprobetxatuz, pertsona guztientzako ura, saneamendua eta higienea sustatzea du helburu.

Ur zikinak eta saneamendu desegokiak eraginda beherakoak eta prebeni daitezkeen bestelako gaixotasunak ugari izaten dira Saharaz hegoaldeko Afrikan, eta horiek direla medio ia 10.000 lagun inguru hiltzen da urtero. Gaixotasun horiek haur bat hiltzen dute hogei segunduro; malariak, elgorriak eta HIESak batera baino gehiago. 

Kanpainaren asmoa iparraldeko herrialdeetan erabaki politikoak hartzen dituztenak kontzientziatzea da eta, oro har, herritar guztiei ur edangarria eta saneamendua giza eskubide bat dela ikusaraztea.Horretarako, hainbat jarduera burutuko dira. Besteak beste, futboleko hainbat izarrekin kanpaina bat egingo da: haien posterrak aterako dira ur edangarria sustatuz, eta haiek protagonista direla irratirako eta telebistarako iragarkiak ekoiztu eta emitituko dira.

Orobat, “Uraren Afrikako 2. Astean” eta “World Toilet Summit2009” deritzonean hartuko da parte. Jarduera horiez gain, Wash United kanpainak hainbat ekitaldi antolatu ditu Uraren Munduko Egunean, hots, 2010eko martxoaren 22an, jomugatzat hartutako herrialdeetan: Ghana, Mali, Hego Afrika, Kenya, Mozambike, Burkina Faso, Tanzania eta Uganda.

Futbol talde eta jokalari garrantzitsuak kanpainako kide dira jada.  Gaur egun, Wash United egitasmoko kide dira jada Bayern Munich futbol taldea, ur eta saneamendurako NBEko aditu independentea, Nazio Batuen Garapenerako Programa, gizarte zibileko uraren Afrikako Sarea, Ogia munduarentzat Alemaniako GKEa, UNICEF, Alemaniako Lankidetza teknikoa eta UNESCO Etxea.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE