Berdintasunaren inguruko ikastaroak

0
74

Gazte Euskal Behatokiak ‘Gazteak eta berdintasunezko harremanak’ ikastaroak antolatu ditu maiatza eta ekainarako. Ikastaro hauek Bilbon eta Donostian izango dira. Hain zuzen ere, Bilbon, Behatokian izango dira maiatzaren 31ean eta ekainak 1 eta 2an. Donostian berriz, ikastaroak Andiako Eusko Jaurlaritzako egoitzan emango dira ekainaren 15, 16 eta 17an. Ikastaroen ordutegia goizeko 9etatik ordubietara da.


Honen xede nagusia da gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren oinarriak edo nondik datorren ikustea da.

Bertan, estereotipoak aztertuko dira, gizonen jarrera biolentoak eta gazteriarentzako arriskutsuak izan daitezken beste hainbat jarrera ezagutzera ematea eta zeintzuk diren estrategia egokienak egoera horiek ekiditeko aipatuko dira.
Halaber, gazteen papera ko-erantzukizunean landuko da. Hau da, etxeko lanak egitean eta beste pertsonak zaintzean gazteen jarrera. Baita, zein den amodio erromantikoaren eragina bikote harremanetan aztertuko da ere.

Ikastaro honetako irakasleak Gizonduz Ekimenako Josetxu Riviere Aranda eta Ritxar Bacete González izango dira eta batik beat ikastaroa gazteriaren gainean lan egiten duten langileentzat, irakasle, guraso eta Bigarren Hezkuntzako orientatzaileei zuzenduta dago.
Ikastaroak doakoak dira baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ikastaro bakoitzean soilik 25 pertsonarantzako lekua baitago. Izena interneten bidez agiri bat betetzen eman daiteke (Adobe Reader 7 beharrezkoa da izatea). Informazio gehiago nahi izatekotan web gunea www.gazteaukera.net).

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.