Selektibitate berriaren unea

Unibertsitatean zenbait gauza aldatuko dira Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparrua dela eta baina ez hori bakarrik selektibitatea ere aldatzen da eta ekainan batxilergoko ikasleek ikusi ahal izango dute. Haiek izango dira lehenak aldaketa hauek ikusten edo behintzat, aldaketen zati bat.

Batxilergoko bigarren mailan dauden ikasleek bi arrozoiengatik egon daitezke urduri. Batetik, ekainan selektibitate froga dute eta bestetik, selektibitate azterketa berritu batekin topatuko diren lehenengoak izango dira.
Froga eraberritu hau objetiboagoa izango da eta bakoitzak unibertsitatean ikasiko duen titulazioarekin harreman estuagoa izango du. Aldaketa hau, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2008an baietsi zuen 1892/2008 dekretu baten bidez.

Hemendik aurrera selektibitateak bi zati izango ditu. Lehenengoz, azterketa orokor bat egongo da ikasle orori zuzendua eta batxilergoko modalitate guztien irakasgai berak ebaluatuko dira: gaztelania, Erkidegoko hizkuntza ofiziala, atzerritar hizkuntza eta filosofia edo historia. Gainera, bakoitzak, bere batxilergoko modalitatean ikasitako nahi duen irakasgaia hautatuko du eta selektibitatean aipatutako beste irakasgaiekin batera ebaluatuko zaio. Azken puntu hau abantaila ikaragarria suposatzen du ikaslearentzat.
Irakasgai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko puntuazioekin ebaluatzen da eta amaierako nota batezbestea eginez ezartzen da. Orain arte gertatzen zen moduan, nahiz eta 5 batekin gainditzen den, 4 batekin ere gaindi daiteke batxilergoan gutxienez 6 lortu izanez gero.
Bigarren frogari dagokionez, ez da derrigorrezkoa eta edonor  aurkeztu daiteke, betiere, nota igotzekotan. Kasu honetan, ikasleak edozein irakasgai aukeratu ditzake -eta ez du zergatik batxilergoan emandako irakasgaia zergatik izan behar- ikasiko den titulazioarekin harremana duena. Azterketa derrigorrezkoa ez denez, test eran egingo da.
Hemen ez dira selektibitatearen berrikuntzak bukatzen. Izan ere, ikasleek ohiko azterketaz gain, hezkuntza froga orala izango dute. Hori bai, aurtengo ikasleak ez dute zertan kezkatu behar 2011/12 ikasturtetik aurrera izango baita. Ikasleek ingelesa, frantsesa, aleman edo portugaleran froga egitea aukeratu behar dute. Ministeriotik adierazi dute neurri honek gazteen artean kreatibitatea sustatzea duela helburu eta hizkuntzak gehiago menderatzeko lagungarri dela.
Bestalde, orain arte, selektibitateaz gain, froga zehatzak egiten zizkieten Itzulpegintza eta Interpretaritza eta Kirol eta Hezluntza Fisikoen Zientziak egin nahi zituztenentzat, eta hemendik aurrera ere Arkitektura ikasiko dutenei egingo zaizkie.

Lanbide Heziketa
Dekretua ez dago soilik batxilergoko ikasleei zuzenduta. Izan ere, Lanbide Heziketako (LH) ikasleei zuzendutako zenbait aipamen ere egiten ditu. Hots, hemendik aurrera, goi mailako graduko ikasleek unibertsitatera sartzeko ez dute inongo frogarik egin behar, behintzat LHko 18 tituluetan.
Ildo honetan, neurri hau LHkoek selektibitatea egiteko erreserbaturik zuten plazen %7aren kuota eta LHkoek haiek goi mailako graduan erdietsitako notaren bidez unibertsitatera sartuko dira edo ez. Oraindik soilik LHko 18 tituluekin joan daiteke unibertsitatera frogarik gabe. Esaterako, osasuna edota hezkuntzarekin harremana duten tituluak.

Ikasle kopurua areagotzen ari da
Euskal unibertsitateak 2009/10 ikasturtean ikasle kopuruaren igoera jasan dute. Oro har, Euskal Herriko Unibertistatean (UPV/EHU), matrikulazio zenbakia 8.707koa izan da eta aurreko ikasturtekoarekin alderatuz (7.992), %8,9ko igoera izan du. Gainera, UPV/EHUk 4 urtez matrikulazioen jaitsiera izan zuen.
Deustuko Unibertsitateak ere matrikulazio igoera izan du. Hain zuzen ere, %7an igo da eta ia 10.000 ikasle dago, 1.900 Donostiako Campusean. Mondragon Unibertsitatea ere etengabe hazten aritu da. Horrela, 97/98n 1.995 ikasle izatetik 08/09 ikasturtean 3.100 ikasle izatera igaro da.
Aipatu jazoera honek, selektibitatera aurkezten direnen kopurua ere igotzeak ekarri du. Ez dago datu ofizialik, baina El Paísek egindako azterketa baten arabera, azken frogara Estatuan 230.000 ikasle baino gehiago aurkeztu ziren, %5,6 gehiago aurreko ikasturtearekin erkatuta. Igoera hau azken 15 urteetan izandako nabarmenena da.
Krisi ekonomikoa izan daiteke igoeraren zioa. Gobernuak argitaratutako azken estatistikak aintzat hartuta, ikasle kopurua 1994z geroztik jaisten egon da 18 eta 24 urteko demografia tasa %18,3n beheruntz joan delako, baina joera hau apurtu egin da 2007ko azterketan.
Era berean, unibertsitatera doazen Lanbide Heziketako goi mailako graduko ikasle kopurua igo da.

Nola irten arrakastatsu
Unibertsitaterako sarbide azterketa, ikasleek unibertsitatearekiko duten lehenengo harremana suposatzen du. Hori dela eta, selektibitatea ez da soilik azterketa bat, etorkizunean eragina izan dezakeen froga da eta honek azterketa ondo prestaturik eramatea dakar eta urduritasuna kontrolatzea.
Bide batez, beharrezkoa da azterketa eguna baino lehenagoko egunetako ikasketa prozesuaren plangintza egitea eta zenbait amarru bilatzea.
Lehenengo pausoa ikasketa aztura metodologikoa planeatzea da. Hau da, zenbat denbora ikasten gastatuko den eta zenbat atseden hartzen erabaki behar da. Ikasten emango den denbora hori berez ikasten emateko, ikasteko giroa aproposa izan behar du. Etxean ikasiz gero, gela ondo aireztatu behar da eta tenperatura egokian eduki. Eta soinua egiten duten telebista eta irrati antzeko aparagailuak itzalirik eduki.
Bigarren pausoa lanerako erabiliko den eremua atontzea da. Horrela, hobe da mahai handia izatea eta ikasteko behar den material guztia bertan ipintzea. Modu honetan, ez da nahitaezkoa altxatzea eta ez da kontzentrazioa galarazten. Argiari dagokionez, ahal bada naturala izatea esaten da eta artifiziala izanez gero, hobe da argi txuria edo urdina erabiltzea eta argi hori idazten ez den eskuko aldetik etortzea.
Mahaia eta aulkia norberaren alturarekin bat etorri behar dute. Gomendagarria da aulkiaren bizkarraldea gogorra izatea aulki erosoegiak pertsona erraztasunez lokartzea ekar ditzaketelako. Bizkarra zuzen eduki behar da eta gutxi gorabehera apunteak 30 zentimetrora izan behar dira.
Behin ikasteko giroa egokia izanda, ikasten jartzeko unea da. Bakoitzak metodologia bat jarrai dezake baina irakasgai erraza edo gustoko irakasgaietatik hastea aholkatzen da. Orduko 10 minutuko atsedenaldiak egitea ere gomendatzen da eta egunero 8 ordu inguru lo egitea.
Aholkuak alde batera utzita, azterketan arrakastatsu irteteko azken unean ez ikastean dago gakoa froga hauek bete-beteko arduraldia behar dutelako. Hori bai, urtean zehar eskemak edo laburpenak egin badira lagungarri izango dira selektibitatea egiterako orduan.
Epe luzera ikasten bada, azterketa egunean frogaren edukinak gogoratzea errazagoa izango da, zenbait kontzeptu buruan gorderik egongo direlako.
Irakasgai guztien edukinak ikasten egon ondoren, azken astean berrikusketa orokorra egitea gomendatzen da, egunean, bi irakasgaietan indarra ezarriz.
Halaber, nahiz eta pauso hau betetzen zaila izan, selektibitatearen aurreko egunean ez ikastea aholkatzen da. Adibidez, atseden hartzea, lagunekin paseatzea edota zinemara joatea gomendatzen da.
Estresak gomendio hau ez betetzea dakar baina deskonektatzea lagungarri da azterketan kontzentrazioa areagotzeko. Presa eta urduritasuna hobe etxean uztea baina ez ahaztu axota, arkatza, kalkulagailua eta NAN-a eramaten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE