Duela zortzi urte sortutako programa honek indarkeriaren prebentzioa du helburu. Orain arte Lehen Hezkuntzan aplikatu da baina datorren ikasturtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere aplikatuko da

Nahiko, orain dela 8 urte eratu zen emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako hezkidetza programa da Emakundek antolatuta. Honen helburua ikasleen garapena berdintasunean egokitzea da. Halaber, eredu maskulinoaren unibertsalizazioa aztertzea eta eredu femeninoaren baloreak azpimarratzea du xede gisa.


Orain arte lehenengo hezkuntzan ezarri da eta aurten ere horrela izango da. Alabaina, 2012 urtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ere martxan jarriko da.

Estereotipo sexistak ekiditu nahian
Izan ere, Emakundetik aipatu dute berriro ere nerabeen artean estereotipo sexistak berriz ematen ari direla. Berdintasun Ministerioak ere txosten baten arabera dio egun nerabeen %18,9k bikotearekin arazoak daudenean sexismoa eta jazarpena arrazoitua dagoela pentsatzen dutela eta 13 eta 18 urte bitarteko emakumeak tratu txarrak jaso dituztela aipatu dute.
Emakundetik irmo agertzen dira esanez oraindik berdintasuna ez dela lortu eta horregatik Nahiko bezalako ekimenak beharrezkoak direla. Emakundeko zuzendaria den María Silvestreren aburuz, programan parte hartu duten gazteek errealitatea beste era batera ikusten ikasten dute eta berdintasunean bizi behar delaren baloreak barneratzen dituztela.
Era berean, eskola eta familiaren lana ere badela balore horiek sustatzea azpimarratu dute eta horregatik, Nahiko programak ere familiei zuzenduta dago bide batez.
2007tik 2009ra ekimenan 11 eskola, 21 talde eta 440 ikasle esku hartu dute eta aurten 29 eskolek parte hartuko dute. Ekimena jokoz, gida-diptikoz eta koaderno-diptikoz horniturik dago eta edukin oinarrizkoak honakoak dira: ‘Gizakiak, gizarte izakiak: zaintza’; ‘Banakako pertsonak, aniztasuna eta pluraltasuna’; ‘Giza eskubideak: berdintasuna’; ‘Ogibide eta lanbideak, lan mundua’; ‘Komunikabideak, gizartearen kontaketa eta arrakasta’; ‘Elkarbizitza berdintasunean’. Gainera, tailerrak ere antolatzen dira.